STEAM

Ikastetxeen esperientziakExperiencias de centros

https://steamgune.euskadi.eus/image/layout_set_logo?img_id=84563&t=1613040565898

 Basoa bizipen osoa

Zenb. – : 105

Ikasturtea - Curso

Proiektuaren helburuakObjetivos del proyecto

2020-2021

1. Teknologia-Hezkuntza-Robotikako, Zientzia (Baso-eskola: naturan heztearen onuren inguruko ezagutza zientifikoa) eta Zientzia-artearen egitasmoekiko formazioa jasotzea hezkuntza eskaintza aberasteko, irakasleon profila aberasteko eta gure ikasleriari hobeto erantzuteko. 2. Sormena garatzea, ikasleak pertsona sortzaileak eginez. 3. Jasotako formazioaren arabera, Teknologia (robotika), Zientzia (Baso-eskola) eta Artearen egitasmoak ikasleen egunerokotasunean txertatuz, curriculumeko konpetentzia matematikoak, artistikoak, zientifikoak eta teknologikoak gehiago eta hobeto garatzea. 4. Proeiktuak generoen arteko berdintasuna sustatzea, zientziaren arloko lanbideen inguruko genero-berdintasuna bultzatuz eta haurrei era berdinean garatzeko aukera ematen dieten espazioa sortuz, etab.

Etapa-mailakEtapa-cursos

HH - LH  osoa

Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto

Jakinekoa da aldaketa batek bere denbora behar duela. Gureak, proiektu honekiko denbora laburra izan du. Proiektuak bere baitan eman dezakeenaren hastapenetan gaude. Gure ikasleek proiektuarekiko konpetentziak gara ditzaten eta irakasleok proiektuarekiko profila izan dezagun, jarraitu beharrean gara. Formazioa beharrezkoa ikusten dugu. Horregatik, helburu berri batzuekin, ikasturte honetako proiektua iaz hasitako bidetik jarraitu nahi dugu. Horrela, behar dugun sendotasunez aritzeko gai izan gaitezke.

Gure kokapen geografikoari etekina atera nahian eta gure inguruarekin arduraz jokatzen ikasteko bideak landu nahi ditugu. Eta naturak eskaintzen dizkigun baliabideez aprobetxatu artearen bitartez agertzeko, lantzeko, gozatzeko.

Esan bezala proiektuaren helburuak mantenduko genituzke eta areagotu. Ikasleengan sormena artista batek gara dezakeen bezala garatzea ez dago edozeinen esku, ez eta sormena hori bizitzako eta hezkuntzako beste esparruetara transferitzea ere. Sormenaren garapena arte hezkuntzaren, arte konpetentziaren eremuan garatu nahi dugu. Horrekin batera, zeharkako konpetentzia guztiak garatzeaz gain, komunikaziorako konpetentzia eta ikaslearen auto-irudia eta auto-estimuak areagotzen ditugun bereziki. Eta horiek funtsezkotzat jotzen ditugu arrakasta akademikoan, autonomian eta norberarekiko konfiantzan.

Gehiago ezagutzekoPara saber más

·          

 

Ikastetxea:  012039  Aizarna HLHI

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png