STEAM

Ikastetxeen esperientziak – Experiencias de centros

https://steamgune.euskadi.eus/image/layout_set_logo?img_id=84563&t=1613040565898

 Urruneko laborategia

Zenb. – Nº: 115

Ikasturtea - Curso

Proiektuaren helburuak – Objetivos del proyecto

2020-21

Internet erabiliz, hainbat azterketa zientifiko errealak egiteko aukera eskaintzen dute Labsland bezalako urruneko laborategiek. Parte-hartzaileok aukera izango dugu hainbat esperimentu burutzeko: elektronika analogikoa eta digitala, fisika, robotika, biologia eta abarrekin loturikoak, bai etxetik bai ikastetxeetatik. Beti ere, ikerketaren ikuspuntua sustatzeko helburuarekin eta genero ikuspegiarekin. Horrela, ikasleen esperientzia heziketa zientifiko-teknologikoan hobetuko da, STEAM alorraz duen iritzia hobetuz, eta STEAM bokazioak sustatuz.   Alde batetik teknologia ikasgaian:  Arduino eta Robotika laborategiak erabiliko dira, ondorengo helburu zehatzak lortzeko: Zentruan ez ditugun robotak programatzea. Arduino plakak programatzen ikastea zirkuituak ondo muntatu ditugun ala ez kezkatu gabe. Gure robot propioak egitea eta programatzea. Visir laborategiarekin ondorengo helburak lortu nahi dira: Zirkuitu mota ezberdinak muntatzea modu azkarrean. Zirkuitu elektrikoetan polimetroa erabiltzen ikastea.  Beste aldetik fisika-kimika ikasgaian:  Zinematika eta flotagarritasun laborategiak erabiliko dira, honako helburuak lortzeko:  Zentroan laborategi fisikorik ez dagoenez, praktikak egitea.  Zinematikako kalkulu teorikoek praktikan duten fidagarritasuna aztertzea.  Errore kontzeptuaren lanketa eta egiten diren hurbilketen fidagarritasunaren azterketa.  Dentsitate kontzeptuaren lanketa. Flotagarritasunean eragina duten magnitudeen azterketa.   Helburu espezifiko hauek STEAM proiektuaren helburu orokorrak eskuratzea dute xede.  Bestalde, pandemia garaian, Covid protokoloei jarraituz praktikak burutzea, materialik elkarbanatu gabe..

Etapa-mailak – Etapa-cursos

DBH

Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto

Internet erabiliz, hainbat azterketa zientifiko errealak egiteko aukera eskaintzen du LabsLandseko “Interneten esperimentatu” proiektuak. Parte-hartzaileok aukera izango dugu hainbat esperimentu burutzeko: elektronika analogikoa eta digitala, fisika, biologia eta abarrekin loturikoak, bai etxetik bai ikastetxeetatik. Beti ere, ikerketaren ikuspuntua sustatzeko helburuarekin.

Gehiago ezagutzeko – Para saber más

·          

 

Ikastetxea:  010355  IES Badaia BHI

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png