STEAM

Ikastetxeen esperientziakExperiencias de centros

https://steamgune.euskadi.eus/image/layout_set_logo?img_id=84563&t=1613040565898

 Ekimen, pentsamendu logiko eta arazoei aurre eginez robotak sortzen jarraitzen dugu

Zenb. – : 121

Ikasturtea - Curso

Proiektuaren helburuakObjetivos del proyecto

2019-2020

             Curriculum edukietara beste modu batean hurbiltzea.            Programazio erronkak gainditzea, zenbait curriculum arlorekin lotutako konpetentzia eta abilezia kognitiboak praktikan jarriz.             Programazio lengoaiaren oinarrizko kontzeptuak barneratzea               Ikasleak pentsamentu konputazionalean trebatzen hastea, hots, urrats ordenatuen sekuentzia baten bidez problemak ebazten metodoan.   Ikasleak programazio lengoaia grafikoa erabiltzen hastea, modu natural eta jostagarrian.             Indagazio bidezko ikaskuntza garatzea.       Taldean lan egiten eta antolatzen irakastea, bai eta ikaskideekin ados jartzen eta baita ere haien ekarpenak haintzat hartuz.    Ikasleek robotika hezigarria balioestea, beren ikaskuntzarako baliabide den aldetik.          Zientzietarako eta robotikarekiko jakin-mina piztea ikasleengan.

Etapa-mailakEtapa-cursos

L.h. ko 4,5 eta 6. mailak

Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto

Urte asko daramatza Aitxuri Herri Eskolak teknologia berrien gaia jarrotzen. Eskola osatzen duen komunitate zabal honek (guraso, ikasle, udaleko ordezkari, irakasle) beti izan du jakin-min haundia gai honen inguruan, geure Hezkuntz Proiektuari begiratzerik besterik ez dago.

                Hori dela eta, STEAM egitasmoak ematen digun aukera dela eta, aurten, kurtso haseran, robotikaren gaiari heltzea erabaki genuen. Ekimen hau L.H. 2. eta 3. zikloko mailetan lantzea erabaki genuen. Berriak ginen eta 2. zikloko azken kurtsotik goruntz abiatu ginen, hau da garai bateko 4, 5 eta 6. maila.

                Horregatik eta, lortu ditugun emaitza onak kontutan harturik, datorren urterako ere ekimen honekin aurrera jarraitzea erabaki dugu. Baina beste urrats bat emanez, hau da, 2 eta 3. ziklo osora zabalduz.

                2019/2020 ikasturtean hasi dugun bideari jarraituz, datorrenean ere urratsak ematen jarraitzea, jakinik arlo honetan inoiz ez dugula helmugarik ikusiko (zeinek daki noraino iritsiko garen).

                Gure aurtengo proiektuak Ekimen, pentsamendu logiko eta arazoei aurre eginez robotak sortzen izena darama baina lehen esan bezala bideak amaierarik ez duenez, datorren urtekoak Ekimen, pentsamendu logiko eta arazoei aurre eginez robotak sortzen jarraitzen dugu izenako du. Bai, jarraituko dugu.

 

Gehiago ezagutzekoPara saber más

·          

 

Ikastetxea:  012034  AITXURI HERRI ESKOLA

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png