STEAM

Ikastetxeen esperientziakExperiencias de centros

https://steamgune.euskadi.eus/image/layout_set_logo?img_id=84563&t=1613040565898

 ZIENTZIA LABORATEGIA PATIOKO JOLAS LIBREAN

Zenb. – : 148

Ikasturtea - Curso

Proiektuaren helburuakObjetivos del proyecto

2020-2021 IKASTURTEAN

Jolastokia zientzia jarduerak burutzeko espazioa bihurtu ikasleak konpetentziak gara  ditzaten.

Etapa-mailakEtapa-cursos

Haur Hezkuntzako irakaslegoa

Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto

Jolastokia aukeratu dugu proiektua garatzeko espazio gisa, alde batetik, espazio horretan egin daitezkeelako geletan bertan lekurik izango ez luketen instalazio batzuk, bai tamainagatik, bai iraunkortasunagatik. Gainera, aukera askeko espazioak izan daitezen nahi dugu, eta ikasleak erakarrita senti daitezen eta proposamenetan inplika daitezen lortu nahi dugu, materialekin ohitzeko denbora emanez, fenomenoekin elkarreragiteko denbora emanez eta banakoen arteko desberdintasunak errespetatuz.

Kontuan hartuta zientzia ikastea ez dela bakarrik esperientzia zuzena izatea, ezagutza hori

ezagutza bihurtzea ere badela. "Esperimentazioan intentzionalitatea" izango da hitz gakoa.

Haur-hezkuntzako etaparen berezko nortasunaren konbentzimendutik abiatzen gara, eta lehen eta bigarren zikloak testuinguru oso desberdinetan kokatzen diren arren, proposamenak ez dira inoiz adin jakin batzuetara mugatuko, mundu guztiak ez baitu gauza bera ikasten une berean, nahiz eta, bistan denez, zailtasun-maila desberdinak aurkeztuko diren.

Diseinatzen dugun ekintza zientifikoko gune bakoitzak baldintza hauek bete beharko ditu:

- Proposamenaren deskribapena eta diseinua

- Materialen zehaztapena eta justifikazioa

- Ekintza bakoitzean planteatu nahi ditugun erronkak edo galderak.

- Azpian dagoen kontzeptu zientifikoa identifikatzea, ikasleen jarduna bideratzeko.

- Espazioak eraikitzea

Proiektu honen beste ezaugarri bereizgarrietako bat da hezkuntza-komunitatea tartean sartu nahi dugula. Familien konplizitatea eskatu dugu, patioan ekintza zientifikorako guneak eraikitzen lagun gaitzaten.

Berezko bi helburu dituen planteamendu horrek aukera emango digu familiekin harremanak

estutzeko, batetik, eta, bestetik, jolastokian ekintza zientifikoak era ludiko batean ere egin

daitezkeela jakinarazteko.

 

Gehiago ezagutzekoPara saber más

·         Web:

·         http://lab06.umanresa.cat/

·         Bibliografia:

·         "Ciencia en la primera infancia 49+1 propuestas de libre elección". Monserrat Pedreira (coor). Grao. 2019

 

Ikastetxea:  010040  OKONDO ESKOLA

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png