STEAM

Ikastetxeen esperientziakExperiencias de centros

https://steamgune.euskadi.eus/image/layout_set_logo?img_id=84563&t=1613040565898

 “Zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatuz eta generoko etena apurtuz”

Zenb. – : 150

Ikasturtea - Curso

Proiektuaren helburuakObjetivos del proyecto

17-18 IKASTURTETIK HONA

Gure helburuak bete izan dira: Aniztasunari erantzun motibagarria ematen eta ikasleen interesa eta motibazioa handitzen, estimulu falta duten ikasleei (etxean IKT errekurtsorik ez izatearren) erantzun bat ematen eta ikasleen itxaropenak handitzen, ikasketa prozesu aberasgarria eta eraginkorra egiten ikasleen gaitasunak garatuz eta eskola-arrakasta lortuz, teknologiaren erakargarritasunaren bidez ikasleen jakin-mina areagotzen eta taldeka lan egiteko eta planifikatzeko ahalmena indartzen.

Etapa-mailakEtapa-cursos

HHko 4 urteetatik LHko 6. mailara urtez urte hedatuz (hasieran LHko 3. eta 4. mailetan)

Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto

Berrikuntza honen bidez, era aldakor eta dinamikoan irakastea eta, «eginez ikastea» eta «joko dibertigarrikoa» kontzeptuen azpian, umeen ikasketa estimulatzea nahi izan dugu, ikasketa aktiboa errazten duten materialak eta jokoak erabiliz. Gure asmoa joko-esperientzia berritzaileak eta mundu errealaren eta digitalaren artean integratuak eskaintzea izan da, ikasgelako irakaskuntza dinamizatzea eta esperimentazioaren bidez metodo berriak sortzen. Horretaz gain, genero ikuspegia landu nahi izan dugu, batez ere 3. zikloan, lanbidearen aukeraketan  hainbat “kutsu” saihestuz.

STEAM SITEa borobildu dugu eta hainbat material geletan banatu da hainbeste esku desberdinetatik ez pasatzeko. Aurten erabili nahi genituen material berritzaile batzuk erosi dira azken momentuan baina hurrengo ikasturtean erabiltzeko asmoz hainbeste eskuetatik ez pasatzeko. Edozein kasutan, proiektuaren izpiritua bizirik mantentzen saiatu gara, gure geletan benetako normaltasunera ailegatu arte.

Oso positiboki baloratzen dugun beste aspektu bat ikasleen arteko laguntasuna da oso zabalduta egon delako, beraz, gure helburua zena, umea protagonista izateaz gain, guztion artean laguntasuna sustatzea, guztiz bete dugu, “ikasketa partekatua”. Honetaz aparte, lehen esan dugun bezala, oso motibatuak eta interesatuak egon direla ikusi dugu. Pentsamendu logikoa, matematiko, espaziala, … sustatu dira inolako zalantzarik gabe, baita beste area kurrikularrekin erlazionatutako trebetasunak ere. Programazioaren oinarriak ezagutu eta praktikatu dituzte, eta edukiak landu ditugu era natural eta ludiko batean.

 

Gehiago ezagutzekoPara saber más

·         https://sites.google.com/view/zuzendaritza-sitea/proiektuak/steam

 

Ikastetxea:  014392  CEIP MAESTRO ZUBELDIA HLHI

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png