STEAM

Ikastetxeen esperientziakExperiencias de centros

https://steamgune.euskadi.eus/image/layout_set_logo?img_id=84563&t=1613040565898

 MATEMATIKA KONPETENTZIA ESPERIENTZIAN OINARRITUZ: matematikak bizitzarakoN OINARRITUZ

Zenb. – : 152

Ikasturtea - Curso

Proiektuaren helburuakObjetivos del proyecto

2020/2021

Metodologia global honen barnean, maila guztietan matematikako konpetentzia, proiektu globalen barnean txertaturik lantzen dihar dugu, adin bakoitzeko eta unean uneko proiektu desberdinen barnean. Hori dela eta, egunerokotasunean, matematikaren konpetentzia garatzen lagunduko diguten eskuz lantzeko eta neurketa tresna eguneratuak izatearen beharra dugu. Eta behar honi erantzuna eman nahian, aurkezten dugu proiektu hau, gelak material manipulatiboz hornitzeko beharrari erantzun egokia eman nahian eta matematika arloaren proiektu  bateratu gisa . Aurtengo ikasturtean, matematika konpetentziaren lanketa nola garatzen den aztertu eta jaso nahi dugu Arantzazuko Ama ikastolan, eskolako etapa guztiari jarraipen koherentea emanez haur hezkuntzatik lehen hezkuntzako 6. maila arte.

Etapa-mailakEtapa-cursos

HH eta LH

Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto

STEAM hezkuntzak, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematika, artea eta humanitateekin lotuta bateratzen ditu. Honek, zeharkako zein diziplinako oinarrizko gaitasunak garatzen laguntzen die ikasleei eta era berean, ikasleak ahalduntzen ditu, erantzunkizunez gure gizarteko erronkei aurre egin diezaieten.

Matematika, zenbakiekin eta formekin lotutako ezagutzen multzoa da. Haur hezkuntza eta lehen Hezkuntzako Matematika arloko funtsa, esperientziazkoa da bereziki eta ikasketa edukiei, denetariko ideia matematikoak (kontzeptuak, prozedurak, propietateak, erlazioak, egiturak…) sortzeko gai diren zenbait material manipulatuz ekin behar zaie. Matematikako erronkek elementu motibatzaileak izan behar dute eta horrela, ikasleengan, ikerketa eta arrazoiketa gaitasuna garatu ahal izango ditugu.

HEZIBERRIK, oinarrizko zehar konpetentzia MATEMATIKOA jakintza matematikoa erabiltzea dela adierazten digu, bizitzaren premiekin zerikusia duten arazoak interpretatzeko, deskribatzeko, azaltzeko eta horiei erantzuteko; betiere , matematikaren bitartekoak eta haren pentsamendu eta irudikapen moduak erabilita. Izan ere, konpetentzia honen xedea, matematika jakintza erabiltzea da, eguneroko bizitzako hainbat egoeratan sortzen diren arazoak ebazteko.

Konpetentzia hau garatu ahal izateko, honako osagai hauek kontutan izan behar ditugu gure geletan ikasleekin:

Eduki matematikoa duten arazo egoerak identifikatzea eta estrategia egokiak aplikatuz ebaztea, ikasleen esperientzien zenbait eremu erabiliz matematikako jardueren iturri gisa.

Jakintza matematikoak erabiltzea eguneroko bizitzako eta zientziaren esparruko egoerei aurre egiteko, emakumeen eta gizonen egoera, baldintza, jomuga eta beharrizan ezberdinak modu sistematikoan kontsideratuz, eta, horretarako beharrezkoak diren ekintza guztietan, maila guztietan eta horien plangintza-, egikaritze- eta ebaluazio-fase guztietan, ezberdintasunak ezabatzeko eta berdintasuna sustatzeko xedea duten helburu eta jarduera zehatzak txertatuz.

Eskuz lantzeko material didaktikoak eta neurketa tresnak erabiltzea.

Eduki guztien garapen globala gauzatzea, errealitatea kalkulatzeko, irudikatzeko eta interpretatzeko prozedura matematiko egokiak aukeratuz eta erabiliz, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bitartez.

Agerikoa da matematikak erabiltzeko premia gero eta handiagoa dagoela gure gizarteko lanbide-esparru guztietan. Herritarrok gero eta egoera gehiagotan jakin eta erabili behar ditugu matematikaren eduki kuantitatiboak, espazialak, probabilitatea eta bestelako edukiak. Bizitza osorako estrategia horien barruan, arazo-egoerak ebazteari buruzkoak nabarmendu behar ditugu bereziki.

Ikuspegi honetan, “egiteko modua” da matematikaren funtsa eta bereziki azpimarratzen da askotariko tresna matematikoen erabilera. Gure ikastolako hezkuntza proiektua oinarritzat hartuz, Haur hezkuntzatik hasi eta  seigarren mailara bitarte, proiektuetan oinarrituz lan egiten dugu, oinarria gela izanik, beste espazioen erabilerak ere sustatuz maila desberdinetako ikasleen arteko interakzioan, gelan dauden izateko eta ekiteko era desberdinei erantzun ahal izateko. Haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailetan, zirkulazio librean lan egiten dute (HH3-4 alde batetik eta HH5, LH1 eta LH2 bestetik), LH3-6. mailetako ikasleak tallerrak eta ekintza ezberdinak antolatzen dituzte elkar ekintza eta interazkzioa  bultzatzeko.

Era honetan, inguratzen duen munduarekiko interesa azaltzen dute ikasleek. Interes hortaz baliatuz eta metodologia zientifikoa erabiliaz, ikerketa eta hausnarketa bultzatuko dituen proiektu globalizatuetan, modu kooperatiboan (IKKI) lan egiten dute.

Metodologia global honen barnean, maila guztietan matematikako konpetentzia, proiektu globalen barnean txertaturik lantzen dihar dugu, adin bakoitzeko eta unean uneko proiektu desberdinen barnean. Hori dela eta, egunerokotasunean, matematikaren konpetentzia garatzen lagunduko diguten eskuz lantzeko eta neurketa tresna eguneratuak izatearen beharra dugu. Eta behar honi erantzuna eman nahian, aurkezten dugu proiektu hau, gelak material manipulatiboz hornitzeko beharrari erantzun egokia eman nahian eta matematika arloaren proiektu  bateratu gisa . Aurtengo ikasturtean, matematika konpetentziaren lanketa nola garatzen den aztertu eta jaso nahi dugu Arantzazuko Ama ikastolan, eskolako etapa guztiari jarraipen koherentea emanez haur hezkuntzatik lehen hezkuntzako 6. maila arte.

 

Gehiago ezagutzekoPara saber más

·         https://drive.google.com/drive/folders/1pSxjnbs-aocEETgePyT6joxMTDXbaiCV

 

Ikastetxea:  013520  ARANTZAZUKO AMA IKASTOLA

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png