STEAM

Ikastetxeen esperientziakExperiencias de centros

https://steamgune.euskadi.eus/image/layout_set_logo?img_id=84563&t=1613040565898

 Hezkuntza Zientifikoa eta Matematika Manipulatiboa

Zenb. – : 154

Ikasturtea - Curso

Proiektuaren helburuakObjetivos del proyecto

20-21

STEAM ikuspegiak, konstruktibismoa eta diziplinartekotasuna ditu oinarrian.  Oinarrizko konpetentziak lantzeaz gain, zeharkako konpetentziak ere lantzen  ditu: sormena, talde-lana, pentsamendu kritikoa, berrikuntza, etab. Hori dela  eta, eta gure ikasleek etorkizuneko gizartean modu arrakastatsuan  integratzeko duen garrantzia ikusita, Lehen hezkuntzan, gure  metodologian, berariazko espazio bat ematea falta dugula ohartu gara. Gure  ikasleen emaitzak hobetze aldera, aipatu 2 zikloetan, beharrezkotzat jo  dugun STEAM ikuspegia txertatuko dugu, irakasleei hori guztia  inplementatzeko beharko duten formazioa eskainiz, barne formazioa  sustatuz eta baliabide materialak ziklo bakoitzeko gela guztien eskura  jarriz.

Etapa-mailakEtapa-cursos

LH 1-2 5-6 mailak

Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto

Lehen zikloan, konpetentzia zientifikoaren eta matematikoaren emaitzak

hobetu nahi ditugu. Haur hezkuntzan egin dugun metodologia aldaketak lehen

hezkuntzako lehen ziklora zabaltzeak ikuspegi bateratzaile batetik, ikasleen

aniztasunari arreta eskaintzeko bide egoki bat dela uste dugu, bertan

gaitasun handiko, edota motibazio handikoek, esparru egokia aurki dezakete

eta zailtasunak dituzten ikasleei ere, edukiak beste modu batean lantzeko

aukera eskainiko diegu.

Proiektu honen baitan aurreikusi ditugun prestakuntza-ekintzek bereizgarri

izango dute, ikasle bakoitzak garatu dezakeen konpetentzia maila gorena

lortzea, hezkuntza-berrikuntzarako proiektuak bultzatuz. Irakasle taldeari

formazioa eta jarraipena eskaintzea Berritzeguneko aholkularien eskutik,

hori guztia ahalbidetzeko ezinbestekoa dela ikusten baitugu.

STEAM ikuspegia txertatzeak ere, zientzia eta matematika konpetentziak

genero ikuspegitik garatzea dakar, genero berdintasunetik arituz eta ikasle

guztiak aukera berdintasunean heziz. Neskei, txikietatik bai zientzietako, bai

matematikako mundua eskura jartzeko aukera dakar, lan mundurako aukerak

zabalduz.

 

Gehiago ezagutzekoPara saber más

·          

 

Ikastetxea:  012972  ZUMAIA HLHI Zumaiako Herri Eskola

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png