STEAM

Ikastetxeen esperientziakExperiencias de centros

https://steamgune.euskadi.eus/image/layout_set_logo?img_id=84563&t=1613040565898

 ALBIZSTEAM

Zenb. – : 161

Ikasturtea - Curso

Proiektuaren helburuakObjetivos del proyecto

2020-2021 eta 2021-2022

Ikasketa matematiko, zientifiko eta teknologikoak sustatzea eskolan, ikasleek bakarka eta taldean konpententzia zuzen batzuk eta zeharkako beste batzuk gara diezaten. Programazioan isladatutako edukiak era praktiko eta ludikoan gelan lantzea; tailerretan edo klaseko praktiketan. Ikasleak programazio hizkuntzen munduan sartzea eta gaitasun teknologikoa eta digitala garatzea. Zientifiko-teknologiko zaletasunak iradokitzea. Ikasleriari aktiboki bere ingurua aldatzera parte hatzeaz bultzatzea, STEAM gaitasunak hobetzea. Ikasleen sormena eta berrikuntza sustatzea.

Etapa-mailakEtapa-cursos

HH 4-5 ETA LH OSOA

Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto

Albiz eskolan STEAM proiektua tailerren bitartez lantzen dugu. Aurrerago aipatutako mailetan tailer bana daukagu. Aipatu beharra dugu, tailer guztiak ingelesez ematen direla. HH4 eta 5 urteko geletan BEEBOOT-aren bitartez eduki kurrikular desberdinak eta orientazio espaziala lantzen dira.

LH-ko 1.mailan Arts & Crafts tailerra dugu, bertan eskulan desberdinak egiten ditugu, hiztegia eta motrizitatea landuz.

LH-ko 2.mailan SCIENCE SPERIMENTS tailerrrean zientzietako oinarrizko esperimentuak burutzen ditugu.

LH-ko 3.mailan, alde batetik informatika lantzen hasten gara, ikasleak chromebooken erabileran trebatzen hasteko. Bestalde LEGO WEDO 1.0-ak ere erabiltzen dugu, robotak eraiki eta programatzeko.

LH-ko 4.mailan LEGO WEDO 2.0-ekin robot desberdinak eraiki eta ondoren hauek programatzen ditugu mugimendu desberdinak egin ditzaten.

LH-ko 5. mailan programazioarekin jarraitzen dugu, kasu honetan CODE.ORG izeneko programa erabiltzen dugu. Jolas gamifikatua da eta fase batetik bestera pasatzeko helburu bat bete behar dute ikasleek, horretarako beraien pertsonaiaren mugimenduak programatuz.

LH-ko 6. mailan programazioaren munduan gehiago sakontzen gara. Horretarako SCRATCH weborria erabiliz ikasleek beraien jolas, aurkezpen edo proiektuak sortzen dituzte. Ikasturtean zehar Euskaran beste proektu txiki bat aurrera eramaten dugu, "AZTARNA UTZI ZUTEN EMAKUMEEK" deiturikoa. Honetan APP INVENTORREN bitartez aplikazio bat sortuko dute.

Gehiago ezagutzekoPara saber más

·         www.albizeskola.com

 

Ikastetxea:  014430  CEIP ALBIZ HLHI

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png