STEAM Ikastetxeen esperientziak
– Experiencias de centros |
|
|||
Arte
Hezkuntza sormena, irudimena, adierazpena |
Zenb.
– Nº: 164 |
|||
Ikasturtea - Curso |
Proiektuaren helburuak
– Objetivos del proyecto |
|||
20-21 |
Helburu orokorrak Arteak eta kultura bisual eta
musikalak norberaren ideiak, sentimenduak eta bizipenak komunikatzeko eta
espresatzeko ematen duten aukera ugariz ohartzea, eta horretan,
komunikazio-gaitasunean, pentsamendu kritikoan eta autokonfiantzan aurrera
egitea. Arte-hizkuntzen
oinarrizko teknikak, baliabideak eta konbentzioak ezagutzea eta erabiltzen
jakitea eta teknologia berriek sormen-lanetarako ematen dituzten aukera
ugariak aprobetxatzea. Arte-adierazpenetan
erabili ohi diren teknikek, baliabideek eta konbentzioek kultura bisual eta
musikalean duten presentziaz ohartzea eta berori balioestea,
arte-adierazpenok hobeto ulertu, haietaz are gehiago gozatu, eta erreferente
estetiko berriak izateko. Trebetasun
intelektualez, ekimenez, irudimenez eta sormenez baliaturik, norberaren nahiz
besteen sentimenduetan edo artelanetan oinarritutako ideiak birsortzea
sormen-lanak aberasteko. Sormen-lan
eta -proiektuak lantzean zenbait emaitza lortzeko beharrezkoak diren
prozedurak planifikatzea, ebaluatzea eta egokitzea eta horrek guztiak
dakartzan erronkez jabetzea. Arte-adierazpenen
eta kultura bisual eta musikalaren funtzio sozial ugariren berri jakitea eta
adierazpenok guztiok norberaren eta besteen bizitzan duten presentziaz
ohartzea, arteak gaur egun eta historian zehar gurean eta beste kultura
batzuetan zer-nolako garrantzia duen eta izan duen ulertzeko. Soinu eta irudietatik abiatuta
sortutako ekoizpenek ingurune fisiko eta sozialarekin zer-nolako loturak
dituzten azaltzea eta kritikoki aztertzea, ekoizpenok gizon-emakumeon
bizitzan zer-nolako eragina duten ulertzeko. Arte-jarduera kolektiboetan parte hartzea, jarduera
horietan arduraz jokatzea eta guztien ekimen eta ekarpenak balioestea,
taldean arte-lanen bat egitea helburu duten ekimenetan hain garrantzitsuak diren
kooperazio-trebetasunak lantzeko. Norberak
egindako artelanetan konfiantza izatea, lanean emandako denboran norberak
egindakoaz gozatzea, eta horrek guztiak norberaren eta talde osoaren hazkunde
pertsonalari egiten dion ekarpenaz jabetzea, autoestimuan aurrera egiteko eta
norberaren ideien eta sentimenduen berri emateko gaitasuna hobetzeko.
Euskal Herriko
nahiz beste herrialdeetako kultura-ondareko arte-adierazpenak ezagutzea eta
balioestea; adierazpenok zaintzeko, babesteko eta etengabe berritzeko lanetan
besteekin batera kolaboratzea eta horretan norberarenaz bestelako kulturetako
pertsonekin lan egiteak eta esperientzia artistikoak trukatzeak guztiok
aberasten gaituela ohartzea. |
|||
Etapa-mailak
– Etapa-cursos |
||||
HAUR HEZKUNTZA ETA LEHEN HEZKUNTZA |
||||
Proiektuaren azalpen
laburra - Resumen explicativo del
proyecto |
||||
Plan honen helburua oinarrizko hezkuntza-konpetentziak garatzea, eta
gure ikasleak bizitzarako prestatzea da. Ikasle bakoitza norbera izateko,
norbere burua osotasunez (gorputza, sentimenduak, pentsamenduak, hitzak,
jokaerak, ekintzak…) ezagutu eta bere buruaz kontziente izatea, batez ere 4
esparru hauetan: • Ikasitakoaren
transferentzia bizitzako egoera pertsonaletara, sozialetara eta
akademikoetara. • ikasitakoaren
aplikazioa, konpetentzietan oinarrituta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua
biderako sekuentzia didaktikoetan. • Norbera izaten
ikasteko pertsona osoaren garapena begiztatzen duen autorregurregulazioa. • Emakumeak gizartean
Steam munduan duten garrantzia azpimarratzea eta animatzea bertako parte
izatera. Helburu orokorra: Gaur egungo arte garaikidearekin zerikusia duten heziketa testuinguruak
proposatzeko gaitasunak irakasleengan garatzea eta, horren eraginez, ikasleen
konpetentzia artistikoak, sormen prozesuak, espiritu ekintzailea eta gaitasun
kritikoa suspertzeko goi mailako baliabideak eskaintzea. Beraz, aurkezten dugun proiektu honetan orain arte egiten izan ditugun
ekintza guztiak aurrera eramango ditugu baina batez ere, ARTEAN oinarrituko gara. |
||||
Gehiago ezagutzeko
– Para
saber más |
||||
·
EZ DUGU |
||||
|
Ikastetxea: 014256
MANUELA ZUBIZARRETA HLHI |
|||