STEAM

Ikastetxeen esperientziakExperiencias de centros

https://steamgune.euskadi.eus/image/layout_set_logo?img_id=84563&t=1613040565898

 STEAM URIBARRI

Zenb. – : 167

Ikasturtea - Curso

Proiektuaren helburuakObjetivos del proyecto

2020-2021

Sentsore-19 (1BATX) eta AIrRactor (4.DBH); Proiektu bietan helburua Covid19arekin lotuta dago; airextapena, CO2 gutxitzea eta ikasleen  zein irakasleen osasuna bermatzea.

Etapa-mailakEtapa-cursos

4 DBH eta  1BATX

Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto

1.- SENTSORE 19

Sentsore-19 proiektuak bi sistema edo atal desberdinez osatuta dago: alde batetik, aforo zenbatzailea dago; eta bestetik, CO2 neurgailua. Lehenengo sistema sakatzaileek eta LED-ekin egindako keinukariak osatzen dute. Bigarren sistema CO2 -a neurtzen duen sentsoreak, OLED pantailak eta LED batzuk osatzen dute. Gela batean kokatzeko diseinatuta daude, aforo zenbatzailea atearen ondoan jartzeko, eta CO2 sentsorea leihoetatik eta atetik urrun jartzeko. Bi sistema hauen erabilera ikastetxeetan koronabirusaren kutsadura galarazteko pentsatuta daude, beti ere klaseetan ahalik eta erosotasun handiena mantenduz.

2-AirRactor

COVID-19 gaixotasunari aurre egiteko eta COVID-SARS-2 birusaren hedapena murrizteko oso garrantzitsua da maskariliak erabiltzeaz aparte gelak ondo aireztatzea. Horregaitik eta Institutuko gela batzuen aireztapena ona ez zela ohartuta AirRactor proiektua sortu genuen aireztatzeko prototipo bat diseinatu eta horrela arazoari konponbidea emateko. Sortutako prototipoa institutuan ditugun ordenagailu zaharretako haizegailuak erabilita sortu dugu plastikozko piezen eta torlojuen bidez lotuta, haizagailuzko laukizuzen bat osatzen. AirRactor prototipoa leihoetan kokatu egiten da eta martxan jartzen denean gelaren aireztapena hobetzen da aire garbia egongo dela bermatuz eta gure osasuna zaintzen lagunduz.

 

Gehiago ezagutzekoPara saber más

·         file:///media/fuse/drivefs-aed3ea718ee39b26abbba92bfd4df11e/root/Proiektuaren%20txostena%20dbh4%20AIRRactor%20(1).pdf

·         file:///media/fuse/drivefs-aed3ea718ee39b26abbba92bfd4df11e/root/STEAM%20proiektua%20batxi1%20(7).pdf

·         file:///media/fuse/drivefs-aed3ea

 

Ikastetxea:  014087  IES URIBARRI BHI

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png