STEAM

Ikastetxeen esperientziakExperiencias de centros

https://steamgune.euskadi.eus/image/layout_set_logo?img_id=84563&t=1613040565898

 Gu ere, zientzialariak

Zenb. – : 170

Ikasturtea - Curso

Proiektuaren helburuakObjetivos del proyecto

2020-2021

1. Banaka edo taldean, eguneroko bizitzatik ateratako problemak, beste zizentzia batzuetakoak edo matematikakoak planteaztea eta ebaztea, eta zenbait estrategia aukeratzea eta erabiltzea, ebazpen prozesua justifikatzea, emaitzak interpretatzea eta egoera berrietan aplikatzea, gizarte ingurunean modu eraginkorragoan jardun ahal izateko.2. Zientziaren eta teknologiaren berezko prozedurak aplikatzea.3. Talde lanean jardutea, arduraz, elkar lanean, elkartasunez eta modu konstruktiboan. 4. Sormen lan eta proiektuak lantzean zenbait emaitza lortzeko beharrezkoak diren prozedurak planifikatzea, ebaluatzea eta egokitzea, eta horrek guztiak dakartzan erronkez jabetzea. 5. Emakumeek zientzia eta teknologian historian zehar eta gaur egun ere duten garrantzia azpimarratzea eta nesken zientziarekiko eta teknologiarekiko zaletasuna bultzatzea.

Etapa-mailakEtapa-cursos

Eskola osoa

Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto

Proiektu honekin HH-tik LH-ko 6.mailera umeak gizarte eta natur zientziak arloekin lotutako gai desberdinak modu esperimental eta manipulatibo batean lantzeko aukera zabaldu nahi izan dugu.

Erabili dugun metodologia ikerketa zientifikoan oinarrituta egongo da. Hasieran, ikasleei gaika edo aztertu beharreko arazoa aurkeztuko diegu. Behaketa eta esplorazioaren bidez galderak erantzuten saiatu dira. Hipotesia baieztatzeko lan desberdinak burutu dituzte: esperimentazioa eta datu bilketa, datuen analisia egin eta ondorioak atera dituzte. Amaieran ikasleek beti ekoizpen bat egin dute eta emaitzak aurkeztu dira.

Talde bakoitzean natura eta gizarte lanak burutu dira eta honetaz aparte eskola mailan komuneko beste ekintza batzuk egin dira:

. Zientzia astea: Argia. Mailaka argiarekin esperimentu bat azaldu zuten bideo baten bidez. Talde burbuilak errespetatzeko eskolako espazio desberdinetan materiala kokatu zen eta taldeka pasatu ziren astean zehar ikusitako esperimentua egiteko.

.1. eta 2. zikloan ortua landu zuten ikasturtean zehar

. POP ART teknika erabiliz emakume zientzialarien koadroak egin zituzten.

. Otsailak 11: egun hau ospatzeko asmakizunen jolas egin zen eta amaitu eta gero gelarako diploma lortzen zuten

Gehiago ezagutzekoPara saber más

·         https://docs.google.com/document/d/1Y6tJyS-LWV6PsmGo1q1ckiRnVIdGjJt6/edit?usp=sharing&ouid=112584686681937010942&rtpof=true&sd=true

 

Ikastetxea:  14080  Sofia Taramona Ikastetxea

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png