STEAM Ikastetxeen esperientziak
– Experiencias de centros |
|
|||
Artea eta
Robotika 2021 |
Zenb.
– Nº: 171 |
|||
Ikasturtea - Curso |
Proiektuaren helburuak
– Objetivos del proyecto |
|||
2020-2021 |
- Gaur egungo arte garaikidearekin zerikusia
duten heziketa testuinguruak proposatzeko gaitasunak irakasleen gan garatzea
eta, horren eraginez, ikasleen konpetentzia artistikoak, sormen prozesuak,
espiritu ekintzailea eta gaitasun kritikoa suspertzeko goi mailako
baliabideak eskaintzea. - Oinarrizko konpetentzietan trebatzea testuinguru
erreal batean, beraien arteko lotura zuzenarekin, metodo aktiboak eta
esperimentazioa erabiliz. Batez ere, Konpetentzia zientifikoa teknologikoa
eta matematikarako konpetentzia. - Eskola komunitateko eta herriko eragileen
parte hartzea bultzatzea. - Lea-Artibaiko ikastetxeen arteko elkarlanerako
sarea osatzea. - Egindako lanaren berri ikas komunitateari zabaltzea
teknologia berriak erabiliz. - Emakumeak zientzia eta teknologian historian
zehar, eta gaur egun ere, duten garrantzia azpimarratzea eta nesken
zientzietarako zaletasuna bultzatzea. |
|||
Etapa-mailak
– Etapa-cursos |
||||
LH 1-2, LH 3-4, LH 5-6 |
||||
Proiektuaren azalpen
laburra - Resumen explicativo del
proyecto |
||||
Alde batetik, ARTE Hezkuntza: sormena, irudimena, adierazpena eta bestalde
ROBOTIKA, biak, Zientzia, Teknologia eta Matematikarako gaitasunarekin lotura
estua duten legez, diziplina arteko planteamendua garatzea inplikatu du
proiektu honek. Arte proiektuarekin, kontzeptu matematikoen lanketa egiten
dogu, esate baterako: neurketa, geometria, espazioa, bolumena, baita
zientziakoak: kolorea, argia, elektrizitatea eta beste hainbat. Honekin
batera, aspektu digitalean sakondu nahi izan dugu, hau da robotika gelako
dinamikan sistematizatu. Informazioaren eta komunikazioaren gizarte honetan, teknologia berrien
ezagupena eta erabilera ezinbestekoa dela uste dugulako eta oinarrizko
gaitasunak ikasleekin era aktiboan garatzea gure helburua delako, Hizkuntza-eta literatura-komunikaziorako konpetentziaz gain, Arte
Hezkuntzarako konpetentziarekin batera, Disziplina arteko landu direnak:
Zientziarako konpetentzia, Teknologiarako konpetentzia, Matematikarako
konpetentzia, Arte proiektua burutzeko, Irakasleek adituen prestakuntza jaso dute
Lekeitioko “ARRAGUA” Elkarteko gunean, beste eskualdeko ikastetxeekin batera,
eta bertan proposatutako artelanak jarri ditugu martxan. Aurten landutako
gaia Heziketa Begirakunea izan da (sorkuntza praktikak eta jarrera sortzailea).
Jokoaren ideian oinarritutako prozesu-dinamiken bidez eta prozesatutako
irudi analogiko zein digitaletatik abiatuta, dokumentu-artxiboaren ideian
oinarritutako metodologia eskatzen duten garapen anitzeko prozesuan aritu
gara. TALENTATU proiektuaren bidez, Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben
Mahaia Elkarteak, “Azaro” Fundazioak egin digun eskaintzan parte hartu dugu.
Helburua: STEAM en lanketan sakontzea da, digitalizazioa ardatz hartu. Herria
eta eskualdea ezagutarazi eta eskualdearekiko arraigoa lortu, enpresa eta
ikastetxeen harremana estutu, enpresen inguruko informazioa helarazi ikasleei
eta STEAM en lanketan eragin, emakumea ardatz hartuta. Planteatutako ekintzak
hauek izan dira: LH 1-2: Herria eta auzoa; LH 3-4: Eskualdea; LH 5-6 :
Enpresak. |
||||
Gehiago ezagutzeko
– Para
saber más |
||||
|
||||
|
Ikastetxea: 014369
URREGARAI Herri Eskola |
|||