STEAM

Ikastetxeen esperientziak – Experiencias de centros

https://steamgune.euskadi.eus/image/layout_set_logo?img_id=84563&t=1613040565898

 Lantegia proiektua

Zenb. – Nº: 32

Ikasturtea - Curso

Proiektuaren helburuak – Objetivos del proyecto

2020-2021

·         Ikasleak apurka-apurka egokitzea gaur egungo ekoizte prozesuetara, non robotak erabiltzea prozesuetan eta diseinu eta fabrikazio teknika berriak berebiziko garrantzia duten. Gazteak zientzia eta teknologiara hurbiltzea elektronika eta robotikaren bidez, eten gabeko garapenean ari diren esparruak. Nesken artean bokazio zientifiko eta teknologikoa sustatzea, hauek garapen teknologikotik kanpo ez daudela erakutsiz. Emakume oso gutxik erabakitzen dute zientziarekin eta teknologiarekin lotutako karrerak ikastea, horregatik dbh-tik nahi ditugu jarri nesken eskura zientzia eta teknologiarekin zer ikusia duten materiak era erakargarriago batean, horrela hauek garapen teknologikotik kanpo ez daudela erakutsiz. Genero ikuspuntutik lanean aritzea, horretarako II.hezkidetza planean, 4.eranskinean bigarren hezkuntzarako espresuki zehazten diren helburu orokor eta espezifikoak ardatz nagusi izango dira gure praktikan.

Etapa-mailak – Etapa-cursos

dbh2, dbh3 eta batez ere dbh-ko 4. maila

Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto 

Testuingurua:

Gure ikasleek ingeniaritza enpresa bateko bazkideak dira eta mota askotako lekaleak ontziratzen dituen enpresa batek ekipo berri bat sortzeko kontratatu ditu.

Elikagai enpresa honek dilistak ohialezko zakuetan saldu nahi ditu eta horretarako ontziratzeko lerro berri bat instalatu behar izango du.

Arazoa:

Dilistak traktoreetako erremolkeetan heltzen dira lantegiko silora; hemendik tobera batetaraino garraiatu behar dira; tobera honetan zakuan sartzen diren beste dilista erortzen direnean, geldiarazi behar da garraiatzeko sistema eta era berean konporta zabaldu zakua betetzeko.

Baldintza orokorrak ondorengoak dira:

Dilistak ohialezko 250 gr-ko zakuetan sartu behar dira.

Ekipoa martxan jartzen denean argi gorri bat piztuko da makina martxan dagoela adierazteko.

Zakua prest dagoenean erretiratzeko, hau da, betetzen denean, argi berde bat piztu behar izango da eta era berean soinu bat entzungo da abisatzeko.

Helburua:

SketchUp softwareaz eta elektronika eta robotikaz baliatuz, norberaren irudimena eta sormena oinarri hartuz, talde lanean lantegi baterako ekipo edo makina programagarri bat diseinatu eta eraikitzea.

 

Gehiago ezagutzeko – Para saber más

·         https://docs.google.com/presentation/d/1WbWL93eirOFC0N2FVgaBDAF3Xg9H1RS-x5V6NwJjGO4/edit?usp=sharing

·         https://sites.google.com/iessopelanabhi.net/dbh4-tekno-sopela-bhi/orri-nagusia 

 

 

Ikastetxea:  015094  SOPELA BHI

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png