STEAM Ikastetxeen esperientziak – Experiencias de centros |
|
|||
Robotika |
Zenb. – Nº: 33 |
|||
Ikasturtea - Curso |
Proiektuaren helburuak – Objetivos del proyecto |
|||
2019-20 |
· a.- Ikasleak DBHko lehen urtetik programazioaren ezagutzak izatea, eta hortik abiatuz, programatzeak ematen dituen aukerak (bideojokoak, aplikazioak, robotika, automatismoak...) haztatzea. b.- Ikasleak plaka mikro-kontrolatzaileak ezagutu eta maneiatzeko gai izatea. DBHko hirugarren mailatik aurrerako ikasleei zuzendua. c.- Ikasleak behar/nahi dituzten piezak diseinatu eta marraztu, eta 3D inpresora(k) erabiliz ekoiztea, honek dakartzan onurak eta desabantailak baloratuz. d.- Ikasleak beraiek aukeraturiko proiektu bati ekin eta informazioa eurak bilatuz, aurrera ateratzeko gai izatea. Hau da: Robotika edota IoT proiektu bat ardatz dela, ekimena, talde lana, autonomia, ikasten ikastea, wikipedian edota leku bakar batean agertzen ez den informazioa bilatzea eta bere balioaz susmatzen ikastea, hipotesiak planteatu eta frogatzea...e.a. sustatzea. Batxilergoko ikasleei zuzendua. e.- Neskak STEAM ikasgaietara hurbiltzea, proiektu teknologikoen aplikazio anitzak agerian jarriz. f.- Ikasle nahiz irakasleak segurtasun informatikoaren garrantziaz ohartaraztea. g.- Nazioarteko sareetan lankidetza garatzea. h.- Hardware eta software askez lan egitea, eta jabetza intelektualari buruzko kontzientzia sortu eta eragitea.. |
|||
Etapa-mailak – Etapa-cursos |
||||
DBH eta Batxilergoa |
||||
Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto |
||||
DBHn oinarizko kontzeptu eta erremintekin hasi, eta batxilergoan proiektu konplexuak kudeatu eta aurrera ateratzeko gaitasuna garatzea, horretarako beharrezko tresnak eta baliabideak erabiliz. |
||||
Gehiago ezagutzeko – Para saber más |
||||
· Marrazkilaria https://olatzetabenat.blogspot.com/ · Autoa http://apollo043.blogspot.com/ · Etxea https://etxedomotikoa.blogspot.com · Ispilua https://magictono.blogspot.com/ |
||||
|
Ikastetxea: 010046 Aniturri
|
|||