STEAM

Ikastetxeen esperientziak – Experiencias de centros

https://steamgune.euskadi.eus/image/layout_set_logo?img_id=84563&t=1613040565898

 Herriaren beharrak gureak ere badira

Zenb. – Nº: 39

Ikasturtea - Curso

Proiektuaren helburuak – Objetivos del proyecto

2019-2020

·         Liztor asiarrari eta honek eragiten dituen kalteei aurre egiteko plana zehaztu eta aurrera eramatea (Gipuzkoako Foru Aldundiak markatzen dituen legeen barruan). - Euskal Herriko Hazien Bankua elkarteak eskaintzen duen “Hazien zaindari” izatea.

Etapa-mailak – Etapa-cursos

HH eta LH

Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto 

Urte dezente dira Liztor asiarra gurera iritsi zela. Orduz geroztik kezka nabaria da erlezainen artean. Erleek duten funtzio polinizatzailea arriskuan jartzen du eta intsektu erasokor honek. Hori dela eta, gure ingurunea babestu ahal izateko, liztor asiarrari aurre egiteko plan edota proiektu bat zehaztu genuen. Proiektu honek, herri mailan edukiko du jarraipena, Zizurkilgo Udaletxearekin elkarlanean burutzeko asmoa baitugu.

Proiektu honen xedea, liztor beltzaren erregina harrapatu eta ahalik eta arrautza gutxien jartzea da.

Apirila inguruan ateratzen da erregina eta lehenengo habiak egin ohi ditu. Beraz, Foru Aldundiarekin harremanean, gure umeen etxeetan tranpak jarri eta hauek harrapatzea izango da xede nagusia. Bestalde, intsektu honek egiten dituen lehenengo habiak identifikatzea ere.

Bestalde, duela bi ikasturte, Euskal Herriko Hazien Sarearekin elkarlana hasi genuen. Gure ikasleen baserrietatik nahiz herriko besteetatik jasotako bertako hazien bilketa bat egin genuen, Euskal Herriko Hazien bankua osatzen lagunduz. Aurten, Elkarte horrek berak, “Hazien Zaindari” izateko aukera eman digu. Hortaz, datorren ikasturtetik aurrera, hazia ereitetik hasi eta fruitua lortu ondoren, berriz hazia lortzeko prozesu osoaren arduradun izateko aukera paregabea eskaini digute.

 

Gehiago ezagutzeko – Para saber más

 

 

Ikastetxea:  012042  San Millan LHI

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png