STEAM Ikastetxeen esperientziak – Experiencias de centros |
|
|||
STEAM ARLOAK GARATZEN LHn : JOSKINTZA |
Zenb. – Nº: 50 |
|||
Ikasturtea - Curso |
Proiektuaren helburuak – Objetivos del proyecto |
|||
2019-2020 |
· Konpetentzia zientifikoko, teknologikoko eta matematikako emaitzak hobetu nahi ditugu. Proiektu honen bidez beraz, besteak beste, helburu hauek lortu nahi ditugu: pentsamendu zientifiko, teknologiko eta matematikoaren kultura suspertzea, eta ikasleak, erabakiak hartzeko orduan, ebidentzietan oinarritutako arrazoimena erabil dezaten bultzatzea, arazoak ebatziz eta lan kooperatiboaren bidez. Gainera, balio erantsia ikusten diogu JOSKINTZAri, aipatutakoaz gain artea eta diseinuaren munduarekin lotura ezin hobea eta esanguratsua egiteko parada eskaintzerena. Horra hor, hortaz, jorratzeko beste konpetentzia ere. Proiektuaren eskutik konpetentzia arteko hezkuntza zientifikoa garatu nahi dugu. Oinarrizko konpetentzia ugari landuko ditu: - Hitzen bidezko komunikaziorako, hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikazio digitalerako konpetentziak. - Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia. - Elkarbizitzarako konpetentzia. - Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako konpetentzia. - Norbera izaten ikasteko konpetentzia. - Hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako konpetentzia. - Matematikarako konpetentzia. - Zientziarako konpetentzia. - Teknologiarako konpetentzia. - Artea eta sormenerako konpetentzia. |
|||
Etapa-mailak – Etapa-cursos |
||||
L.H. KO 4, 5 eta 6.mailako ikasleak. |
||||
Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto |
||||
Ikasleak zer egiten duen baino garrantzitsuagoa da nola egiten duen. Beraz nola horretan zentratuko gara. JOSKINTZAK aukera ezin hobea eskaintzen digu prozesuaren metodologia osoaren jarraipena egiteko: Joskintzan adituak direnen jakituria kontsultatu, eredu desberdinak aztertu, aukera desberdinak baloratu, norbere sormena eta irudikapena abian jarri, egin nahi dena proiektatu, materialak lortu, kostuak aztertu, lanaren planifikazioa egin, elkar lana antolatu, neurriekin lanean, eskalak eta forma geometrikoak landu, tresna teknologikoa manejatu, digitalizazioa, programazioa, eskulana, etengabe besteengandik ikasi eta erakutsi, egindako lana baloratu, azken produktura iritsi ( norberak bere jantziak, apaingarriak…), satisfazioa, erakusgai jarri egindakoa eta azalpenak eman, prozesua bera aztertuz ikasten ikasi, hobetzeko aukerak aztertu eta proiektu berriak pentsatu. Hau guztia garatzeko, metodo zientifikoaren urratsak garatuko ditugu, ikerketa egoerak eta arazoak diagnostikatzeko proposatzen den prozedura, bai eta hipotesiak egiteko, esperimentuak diseinatzeko eta erabakiak hartzeko ere. Hau guztia talde lanean egingo da, kideekin eztabaidatu, adostu eta azalpen koherenteak proposatuz.
|
||||
Gehiago ezagutzeko – Para saber más |
||||
|
||||
|
Ikastetxea: 012273 ANGIOZAR ESKOLA
|
|||