STEAM

Ikastetxeen esperientziak – Experiencias de centros

https://steamgune.euskadi.eus/image/layout_set_logo?img_id=84563&t=1613040565898

 STEAM-URIBARRI

Zenb. – Nº: 56

Ikasturtea - Curso

Proiektuaren helburuak – Objetivos del proyecto

2019-2020

·         1. helburua. Zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikarekiko grina eta lanbide-nahia piztea. 2. helburua. Ikasleen STEM trebakuntza (gaitasun zientifikoa eta matematikoa) hobetzea. 3.STEAM hezkuntzaren izaera 1. ezaugarria. Genero-ikuspegia aintzat hartzea. 2. ezaugarria. STEAM hezkuntzaren jakintzagaien zeharkakotasuna. 3. ezaugarria. Oinarrizko gaitasunak garatzea. 4. ezaugarria. Erronkara bideratzea. Metodologia aktiboak eta elkarlanekoak. 5. ezaugarria. Teknologia digitalen erabilera.

Etapa-mailak – Etapa-cursos

1.BATXI gehienbat; 1dbh, 3.eta 4.dbhn

Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto 

1.Batxilergoan Gelan 4 proiektu ezberdin landu dira; Proiektu hauek anatomia eta teknologia ikasgaiak uztartzen dituzte indagazioan oinarrituta daude eta esperimentazio errealean.

1.Proiektua: Esku bioniko bat gor-mutuen zeinu-hizkuntzaren alfabetatzea interpretatzeko.

2.Proiektua: Aplikazio bat diseinatzea bihotzekoa emateko arriskuan zaudenean detektatzeko eta larrialdietara deitzen du.

3.Proiektua: Hanketako exoeskeleto bat diseinatzea, hankako mugikortasun mugatua duten pertsonek errehabilitazioan erabiltzeko.

4.Proiektua: Gas detektagailua; inguru itxi batean gas kontzentrazioa detektatuta, jakin daiteke leku hori arriskutsua den edo ez.

Proiektu hauek batxilergoko 1.mailako 16 ikaslek landu dituzte;

Proiektu pilotoa izan da; aurten lehendabiziko aldiz aurkeztu gara Eusko Jaurlaritzako Steam deialdira eta gure asmoa izan da maiatzean Zientzia Azokara aurkeztea. Baina Covid-19k sortutako Osasun egoera dela eta, baztertuta utzi behar izan dugu.

Biologia-Geologian 1.batxin, aukera izan dute BIOOK fundazioak (BBK Open Sciencek ) antolatutako bideojoku eta mikroskopio tailerretan parte hartzen. Ikasleek taldeka mikroskopioak egin dituzte eta ehunen laginak aztertu dituzte mugikorrak erabilita. Ondoren ikastetxeko laborategian gauza bera egin dute bertan ditugun mikroskopioa eta ehunen laginak erabiliz.

Teknologia arloan, DBH taldeei dagokiena, 1.DBHn ikasleek Scratch erabiliz, jokuak programatu dituzte. 3.DBHn planifikatu zen moduan, elektronika analogikoa landu da, ikasle taldeek plaka ezberdinak muntatuz. 3D diseinuari dagokiona 3. eta 4.DBHn, Ikasleek diseinatutako piezak inprimatu, eta proiektuetan aplikatu dituzte. Adibidez, 3.DBHn, etxeetako instalazio elektrikoaren proiektuaren pieza batzuk inprimatu dituzte, eta 4.DBHn argiaren bidezko kontrol automatiko robota egiterakoan, Ikasleen diseinuaren gurpil txapelketa antolatu dugu. 4.DBHn Elektronika digitala ere ikusi da, nahiz eta proiektua ezin egin, Covid-19k sortutako Osasun egoera dela eta. Gure asmoa, elektronika digitalaren proiektua, 2020-21 ikasturtearen hasieran egitea da.

Informatika arloan, 4DBH: Ikasleek genero ikuspegitik, eta Scratch erabiliz, animazioak eta aurkezpen interaktibo ezberdinak programatu dituzte. Emakume zientzialari batzuen bizitza eta haien gertakizun garrantzitsuenak jakitera eman dute (Ada Lovelace, Marie Curie, Alan Turing, Hedy Lamarr). Horretarako baliabide libreak erabili dituzte.

Bestalde, hauspoan eskainitako “zientzia esperimentatu eta saretu” tailerrean, metodo zientifikoa landu da zelula eta ehunak aztertzeko.

Gehiago ezagutzeko – Para saber más

 

 

Ikastetxea:  014087  IES URIBARRI BHI

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png