STEAM

Ikastetxeen esperientziakExperiencias de centros

https://steamgune.euskadi.eus/image/layout_set_logo?img_id=84563&t=1613040565898

 STEAM: Gauza handiak lortzen

Zenb. – : 67

Ikasturtea - Curso

Proiektuaren helburuakObjetivos del proyecto

2021/22

Bi dira helburu orokorrak: 1-Baratza lantzea eta etekin pedagogikoa ateratzea: *Baratzean gertatzen diren hainbat gertakariak jakintza zientifikoaren eremu askoren ikuspegitik aztertzeko behar diren oinarrizko kontzeptuak eta printzipioak aplikatzea.  *Landare eta produktu ekologikoen ekoizpena ezagutzea, eta ondorioz elikadura osasuntsua bultzatzea. *Botanika aplikatua; Erein, landatu, behatu eta batu. *Hondakinen kudeaketa arduratsu bat sustatzea. Konposta egin. *Gizarteratzea; inguruko baserritar eta bereziki emakumeen esperientziak ezagutzea. *Aniztasunaren aurrean erantzun anitzak bermatzea..2-Tailerretan artearen konpetentzia garatzea:ikasleen hitza oinarritzat hartuta, hauen aurrezagutzak eta jakinminak identifikatuz, ikasketa esanguratsua bideratuko dugu, ikerketa zientifikoa, indagazioa, manipulazioa...erabiliz.

Etapa-mailakEtapa-cursos

Eskola osoa

Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto

Gure eskola, tradizionalki baserriz inguraturik egon da,eta errealitate hori aldatzen joan arren, oraindik badira inguruan lan horretan dihardutenak.

Hau aprobetxatuz, gure baratzari etekin handiagoa atera nahi diogu.Honekin batera gaur egunean funtsezkoak diren teknologia berriak ere sustatzeaz batera Haur Hezkuntzatik hasita eta L.Hn jarraituz, naturarekin harreman zuzena, esperimentazioa eta teknologia berriak indartzen aritu gara, metodologia berriztatzailea aplikatuz.

Biziki defenditzen dugu ingurune naturala eta ingurune

hori eratzen duten izakiak eta elementuak, haurren jakin-min eta interes nagusia direla.Beraz,naturako elementuei loturik dituzten bizipenek eta haien gaineko gogoeta gidatuek, hainbat fenomeno, haien agerraldi eta ondorioak aztertzera eramango dituzte haurrak, helduen laguntza eta babesarekin. Hori kontutan hartuz, eskolako baratza, H.Hko metodologia aldaketa eta matematika manipulatiboan oinarritu genuen 2019/20 eta 2020/21 ikasturtean aurkeztutako

STEAM proiektua.Maila guztietako programazioetan matematika era manipulatiboan lantzeko jarduerak txertatuak izan dira.Bestetik, aipatzea da, oso baikorra izan dela lehen hezkuntzako ikasleek SCRATCHekin izan duen esperientzia.

Hemendik abiatuta, anitzak izan dira STEAM proiektuak eman dizkigun aukerak, era interdisziplinatuan landu izan ditugunak, batik bat, elkarbizitza  positiboa (talde heterogenoak sortzen eta adin aniztasunari garrantzia emanez), Hezkidetza, emakumeek zientzian zein beste esparruetan egindako eta egiten duten lana goraipatzen... eta etekin gehiago atera ahal zaiolakoan gaude.Beti ere eskola komunitateak eskeintzen dizkigun ekarpenak ere kontutan izanik, haien aportazioak eta familiak dituzten ekoizpenak aprobetxatuz ingurune pribilejiatu honetan.

 

Gehiago ezagutzekoPara saber más

·         https://sites.google.com/view/202021-ikasturteko-tailerrak/p%C3%A1gina-principal

 

Ikastetxea:  014447  TURTZIOZKO ESKOLA

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png