STEAM

Ikastetxeen esperientziakExperiencias de centros

https://steamgune.euskadi.eus/image/layout_set_logo?img_id=84563&t=1613040565898

 Negutegia proiektua

Zenb. – : 83

Ikasturtea - Curso

Proiektuaren helburuakObjetivos del proyecto

2021-2022

Steam gaitasunak sustatuz gure proiektuarekin lortu nahi ditugun helburu nagusiak honexek izango lirateke: Gazteak zientzia eta teknologiara hurbiltzea eten gabeko garapenean ari diren esparruak. Ikasleak apurka-apurka egokitzea gaur egungo ekoizte prozesuetara, non robotak erabiltzea prozesuetan eta diseinu, produkzio eta fabrikazio teknika berriak berebiziko garrantzia duten. Nesken artean bokazio zientifiko eta teknologikoa sustatzea, hauek garapen teknologikotik kanpo ez daudela erakutsiz. Emakume oso gutxik erabakitzen dute zientziarekin eta teknologiarekin lotutako karrerak ikastea, horregatik dbh-tik nahi ditugu jarri nesken eskura zientzia eta teknologiarekin zer ikusia duten materiak era erakargarriago batean, horrela hauek garapen teknologikotik kanpo ez daudela erakutsiz.

Etapa-mailakEtapa-cursos

DBH3, DBH4

Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto

Testuingurua:

Gure ikasleek nekazal ingeniaritza enpresa bateko partaideak dira eta kontserba ekologikoak egiten dituen elikagai-enpresa batek tomatea hidroponikoan egiteko negutegi bat instalatzeko kontratatu ditu.

Arazoa:

Ureztatze eta klimatizazioaren kontrol automatikoa duen negutegi baten instalazioa egin behar da eta baldintza orokorrak ondorengoak dira:

Ureztatze sistema bat martxan jarri behar da landareak lehor daudenean.

Tenperatura batetik aurrera negutegiko argi intentsitatea leuntzen duten itzal-sareen sistema bat martxan jarri behar du eta era berean leihoak zabaldu.

Negu partean, sistemak tenperatura hotzak detektatzen dituenean, aire beroko berogailua piztu behar du.

Gehiago ezagutzekoPara saber más

·         https://sites.google.com/iessopelanabhi.net/dbh3-tekno-sopela-bhi/arazoa-eta-baldintzak

 

Ikastetxea:  015094  IES SOPELA BHI

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png