STEAM

Ikastetxeen esperientziakExperiencias de centros

https://steamgune.euskadi.eus/image/layout_set_logo?img_id=84563&t=1613040565898

 ERRONKA ZIENTIFIKO TEKNOLOGIKOEN EBAZPENAK

Zenb. – : 92

Ikasturtea - Curso

Proiektuaren helburuakObjetivos del proyecto

2020-2021

Proietuaren eskaera egin zenean ondoren jartzen diren helburu orokorrak lortzeko asmoekin egin zen: a.  Ikasleen partaidetza eta zientziarekiko interesa eta bokazioa sustatzea, batez ere emakumearen presentzia eta inplikazioa indartuz eta desorekak apurtzen joanez.  b. Benetako eta eguneroko zientzia ezagutzeko esperientziak eskura jartzea. c. Helburu sozialak garatzea: -c.1. Gizartean dagoen aniztasuna kontutan izanda, integrazioa sustatzea; berdintasuna lantzea,  Ikasleek taldeka lanean ohiturak hartzea, metodologia kolaboratzailea, lan talde txikiak egingo dira, bakoitzak lana egiteko aukera izan dezan eta rolak banatu errespetu osoz. -c.2. Genero ikuspegiaren aldetik eta ikastetxeko Hezkidetza Proiektuarekin bat eginez, ikasle guztiek modu orekatuan parte hartzeko aukera izatea, elkarlanean aritu inolako bereizketarik egin gabe, sexu eta genero-identitatea edozein dela ere.

Etapa-mailakEtapa-cursos

1.DBHtik 2.Batxilergo arte

Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto

Ikasleen partaidetza eta zientziarekiko interesa eta bokazioa sustatzeko ekintza pedagogikoak hauek egin dira;

1. Zientzia eta teknologia ezagutzeko esperientziak lantzeko;

a. Ikasle guztiak taldeka jarrita beraien proiektu teknologikoa egin dituzte eta ondoren prototipoa muntatu eta funtzionatzen dutela ikusi dute.

b. Aipatu diren ikasleen taldeak, sexuaren arteko desberdintasunik gabe, bai neskak bai mutilak elkarlanean aritu dira inolako bereizketarik egin gabe.

c. Maila bakoitzeko talde bakoitzean, nahiz proiektuetako talde txikietan aniztasuna eta integrazioa sustatu da.

2. Gaiak lantzerakoan, edukiak nahiz gaitasunak landu ditugu etapako helburu nagusiak jorratzeko;

a. Emandako konponbide teknikoekin irudikatu eta simulatu.

b. Problema teknologiko bati konponbidea eman.

c. Lan-prozesua eta lortutako produktua ebaluatu.

 

Gehiago ezagutzekoPara saber más

·         Ez genuen igo. Ikasleek beraien FACEBOOK en satu zituzten beraien argazkiak

 

Ikastetxea:  012132  Mutriku BHI

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png