STEAM

Ikastetxeen esperientziakExperiencias de centros

https://steamgune.euskadi.eus/image/layout_set_logo?img_id=84563&t=1613040565898

 GAZTELUZAR PROIEKTUA

Zenb. – : 96

Ikasturtea - Curso

Proiektuaren helburuakObjetivos del proyecto

2020/2021

1.  Neska ikasleengan STEAM esparruan bokazio profesionalak inspiratzea. 2.Gertuko ondore historiko eta kulturala ezagutzea, eta aintzat hartzea. 3.Ikerketa teorikoak eta esperimentalak uztartzea. 4.Metodo zientifikoaren pentsamoldearen balioaz jabetzea. 5.Matematikaren ahalmenaz  ohartaraztea, beste eremu zientifiko eta teknologikoekin elkarlanean ari garenean. 6.Ikasleen arteko elkarlan kooperatiboa zabaltzea. 7.Ikasleak beraien sormen gaitasunaz jabetzea, “maker” iraultzaren bideari jarraituz. 8. Oro har, ikasleengan kultura zientifiko-teknologikoa sustatzea.

Etapa-mailakEtapa-cursos

DBH-ko 3. eta 4. maila

Proiektuaren azalpen laburra - Resumen explicativo del proyecto

Gure ikastetxea Irungo Gaztelu zaharrari atxikia dago, Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko mugatik 300 metro eskasera. Kokaleku honek historian zehar garrantzi handia izan du estrategikoki, muino batean, Bidasoa ibaia zeharkatzeko punturik errazenaren gainean. Irungo udalerriaren historiako gertaera aipagarrienak Gazteluzarri lotuta daude, bereziki San Martzialeko gudua, Aldabe mendia (San Martzial) eta Gazteluzar bitartean gertatu zena. Bataila honek 2022. urtean bere 500. urteurrena beteko du.

Gure ondare baliotsu honi lotuta proposatzen dugu gure ikatetxeko STEAM proiektua: ikasgai ezberdinen arteko elkarlanarekin,  tresna zientifiko, artistiko, matematiko eta teknologikoez baliatuz,  gure inguru geografiko, kultural eta historikoa ikertzea. Proiektuak 4 esparru jorratuko ditu:

1. Testuinguru historikoa eta guduaren xehetasunak. Honek lotuko ditu proiektuaren beste esparru guztiak.

2. Gazteluzarren ikerketa topografikoa. Jasotze topografikoa eta gure ikastetxeak gazteluari kendutako dorrea berreskuratuko dira.

3. Guduan erabilitako kanoi edo jaurtigailuen ikerketa teknologiko, fisikoa eta kimikoari buruzko esperimentazioa, inguruko erliebea kontuan izanda.

4. Ikastetxeak Gazteluzarri kendutako ondarearen atala, adierazpen artistiko baten bitartez itzultzea, etorkizuneko aztarna bilakatuz.

 

Gehiago ezagutzekoPara saber más

·         https://drive.google.com/file/d/1zvPGV6MeJXw1WQSLTLIxvV6J3Gqf68Uy/view?usp=sharing

 

Ikastetxea:  012966  TOKI ALAI BHI

https://i.creativecommons.org/l/by-nc/4.0/88x31.png