Orientabideak
Nagusia Gora

AZALPEN‑TESTUA IDAZTEKO KONTROL‑ORRIA

  

 Helburua zerbaiten berri ematea da

 

Informazioa ahalik eta argien eman behar da: hobe da informazio gutxi baina argia ematea

 

Kontutan izan behar da hartzaileek (zuen ikaskideek) gaiari buruz jakin ahal dutena

 

Testua ondo ordenatuta egon behar du; horretarako idazten hasi baino lehen ideiak ordenatzeko eskema bat egin ahal da

 

Testuak zati edo paragrafo desberdinak izan behar ditu. Zati bakoitzari hasiera emateko honelako lokailuak erabil ditzakezu

    

 LOKAILUEN TAULA

 

Testu bat hasteko

Ideiak gehitu eta antolatzeko

Testu bat amaitzeko

·       Lehenik eta behin

·       Testu honen helburua hauxe da:

·       Hasteko

·       Lehen‑lehenik

·       Jorratuko dudan gaia hauxe da:

·       Egia da…

 

·       …ri dagokionez,

·       Era berean

·       …ren ondoren

·       Halaber

·       Jarraian

·       Beste ikuspegi batetik

·       Bestalde,

·       Bestetik,

·       Bestela esanda,

 

·       Azkenik

·       Amaitzeko...

·       Hitz gutxitan...

·       Bukatzeko

·       Hitz batean...

·       Ondorioz

·       Aurreko guztiaren ondorioz...

·       Horrenbestez...

·       Laburbilduz…

 

 

 Testua idatzi ondoren arretaz irakurri behar da.

 

 Aurkitu diren akats, kontraesan eta errepikak kendu edota zuzendu behar dira (hau egiteko irakasleari testua eman ahal zaio aurretiaz, berak zuzen dezan)

 

Idatziriko azkenengo testua txukundu egin behar da, itxura erakargarri eta polita emanez.