Aita Donostiaren musika

 

Aita Donostiak euskal musika herrikoiaren espirituaren  baitan murgiltzea eta bertan sakontzea lortu zuen. Musikaren transmisio zehatza eta dotorea egin zuen, alde batetik musikaren ezaugarri herrikoiak eta bestetik garai hartako musikarien eragina, batez ere inpresionistena, orekatuz.

Aita Donostiaren musikaren gunerik inportanteena “Preludios Vascos” (1919-1926) lanaren lau koadernoek osatzen dute. Lau koaderno horien ezaugarri nagusia doinu herrikoien irudikapen zehatza izatean datza. Doinu horien gainean eraikitzen da testua deskribatzeko asmo garbia duen hizkuntza adierazkorra: Paisaiak adierazten dituzten harmonia fondoak, urrutiko erromeria-musika, ume jolasak… Denak sotiltasun handikoak eta herrimin poetikoz josiak

Preludios vascos 

Pianorako konposatutako 21 preludioren bilduma da,   herririk herri eta baserririk baserri jasotako euskal doinu herrikoien harmonizazioaren emaitza, hain zuzen ere. Musika lan honek izan zuen arrakastaren ondoren, orkestrarako egokitzapena egin zuen eta Madrilen erakutsi lehen aldiz. Kritikaren eta publikoaren aldetik erabateko arrakasta izan zuen.

Hizketan  

“Maritxu nora zoaz” doinu herrikoian oinarriturik dago honako preludio hau.   Partitura  irakurriaz abestu ahal duzu pianorako  bertsioa entzuten ari zaren bitartean

 

 

 

Preludioak doinu herrikoia du abiapuntu eta ondoren, bariazio eta modulazio zenbait egiten dira, azkenik, doinu nagusia, gaia, alegia, erakusteko. Beraz, ABA forma dauka.

Oihanean

Aita Donostiak preludio honetan, berriz, oihanaren, basoaren irudikapena burutzen du. Zenbait ohar idatzi zituen, musika-lan honen bitartez zer adierazi nahi izan zuen zehazteko. Elizondon (Nafarroan) jasotako doinu batean dago oinarritua.

(Jatorrizkoa) “Se oye el silencio bajo los árboles. Hay ecos, rayos de sol verticales que se filtran entre las hojas; el aire, horizontal tiene una pequeña oscilación, zumba dulcemente. Le hace coro con cierta timidez un pequeño manantial de agua clara, que se desliza calladamente entre las piedras”.

 "Ohianean" preludioa entzuten ari zaren bitartean saia zaitez Aita Donostiaren inspirazio iturri izan zen paisaia zeure buruan irudikatzen.

 

 


 

 

 

Acuarelas vascas

Izenburua  gorabehera, Aita Donostiak 1932. urtean orkestrarako egindako egokitzapenaren atal bat da. Garai honetan, aita Donostiaren musikaren estetikak Frantziako inpresionismorantz jotzen zuen.

 

Zozo dantza

Nafarroan bildutako doinua. Gizon dantza da zortziko taldeetan dantzatzekoa, zalutasun eta dotoretasun handiz,  aldiro-aldiro oinekin lurraren kontra eginez , dantzatzen dena.

 

     zozo-dantza

 

 

 

 

 

Rapsodia bascongada

 

Itsasoan

 

Abestiak izaera deskriptiboa du. Herrimin kutsua da nagusi, itsasoa biltzen duen lanbroa gogorarazten diguna.

 itsasoan

 

 

Basatxoritxu

Aita Donostiak egin zituen abesti herrikoi honen harmonizazioa eta orkestrarako egokitzapena.  Hemen daukazu abestiaren partitura zeure errepertorioan sartzeko.

Basatxoritxu