bn_logoa IRAKURLE DIGITALA eu | es

 

Irakurtzeko zailtasunak dituzten ikasleei (dislexia e.a.) bere irakurketa-idazketa prozesuan laguntzeko tresna bat da. Baita ere beste ikasle askorentzat (ikusmen urritasuna, hizkuntzari lotuko nahasmenak , besteak beste) lagungarria izan daiteke.

Ikasleek landu behar dituzten testuak tresna honen bidez entzun ahal izango dituzte. Testuak, esaldiz esaldi, soinu bihurtzen dira automatikoki Interneten atxikitzen den ahots-sintesi sistemari esker.

Testuak euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez egon ahal izango dira, eta sistemak testuari dagokion ahots sintetikoa sortuko du, tonu eta soinu naturalarekin eta hizkuntza bakoitzari dagokion ahoskerarekin.

Sistema ahalik eta plataforma gehienetan ibili ahal izateko bi gehigarri (plugin) sortu dira, bata Mozilla Firefox nabegatzaileari gehitzeko eta bestea LibreOffice (OpenOffice) testu prozesatzailerako. Gehigarriak erabiltzailearen ordenagailuetan instalatu behar dira (Windows, Linux, Mac).

Horrez gero, Web orrietako testuak eta PDFak irakurtzeko/entzuteko Firefox nabigatzailea erabiliko da. Ofimatikako testuak (doc, docx, odt...) LibreOfficen bitartez entzun ahal izango dira. Hau da, testu-formatu gehienak entzun ahal izango dira modu batean edo bestean.

Gehigarriak instalatuz gero kontrol batzuk agertuko dira hizkuntza, abiadura eta testuen ahots sintesia kudeatzeko.

 

firefox
LibreOffice
kontrolak
 
Kontrolak Libre
Gehigarriak eskuratu

Instalatzeko gida:

- PDFa

Bideotutorialak:

- Firefox

- LibreOficce

Erabiltzeko laguntza

 

Iradokizunak: irakurledigitala@berritzegunenagusia.eus

Berritzegune Nagusia
Elhuyar
Aholab
Kudeatzailea
Plugin garatzailea
Ahots sintesia

Hezkuntza Saila

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza - Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunaren trataera