LAN PROIEKTUA

  Proiektu honek, Hizkuntza eta Literatura Gazteleraz lantzen dituzten irakasleei, arloko edukiak I.K.T-ren bidez, lantzeko plataforma eskaintzea izan du helburu bezala.

Kixotea-ren IV mendemugaren ospakizuna izan da proiektu honen eragilea, hau

 lortu nahi  duelarik:

bullet

material didaktikoa ( webquest-a ) eskaini, mailaka bereizturik, ikasgeletan erabiltzeko

bullet

ikasleak Cervantes-en lana hurbilagotik ezagutzera animatu

bullet

eguneroko lanean teknologia berrien erabilpena sartu

bullet

irakasleak, ikastetxeen artean egingo den proiektu globalean, parte hartzera gonbidatu

bullet

ikasleek egindako lanak, sarea dela medio, ezagutzera eman

Goian aipatutako helburuak gauzatzeko, mailakaturiko lan proiektu hau prestatu da:

bullet

informazio saioa 

bullet

prestakuntza saioak, webquest-en erabilera eta ezagupenerako.

bullet

behar den aholkularitza dela medio, ikastetxeetan, webquest-ak eguneroko jardunean jarri dira

bullet

ikasleek egindako lanen hedapena burutu dugu

2004/2005 ikasurte behin amaituta proiektua errealitate bihurtu da, web-ean agetzen diren ikasleen lanek horrela baieztatzen dute. Parte hartu duten milia eta berrehun ikaslek egindako lanen adibideak baino ez dira.