Sarrera

Lankide estimatuak:

Lehen zein Bigarren hezkuntzako hizkuntza irakasleentzat erabilgarria izan daitekeen lan tresna  aurkezten dizuegu.

Ikuspegi komunikatiboan oinarritzen den hizkuntzen irakaspena planteatu genuenean, gure proposamen didaktikora egokitzen diren testu anitzak bilatzearen beharrean aurkitu ginen. Hau da , TESTU ERREPERTORIOA behar genuen. Honek esan nahi du , testu bilduma anitza izango dela, bai euskarriagatik  (ahozkoa zein idatzia ) bai helburu, eremu,  gaia,  tipo eta generoagatik

Errepertorioaren sailkapena egiterakoan , testu tipoak, testu generoak, eta eremuak hartu ditugu abiapuntutzat. Dato guzti hauek, izenburuarekin batera,  testuen  bukaeran dagoen laukitxoan aurkitzen ditugu. Behar izan dituztenei, ohar argigarria jarri diegu.

Izan ere, testuen sailkapena  ez da erraza izan. Batzuetan, eremuak  beti gardenak izaten ez direlako, besteetan, testua, diskurtso bakanean, hau da, argudio testua, narrazio testua eta abar... batean eta horretan soilik sartzea ezinezkoa  delako. Arazo bera aurkitu izan dugu testu bakoitza dagokion generoari lotzerakoan. Seguraski, beste irizpideak har daitezke hau egiteko, baina ziur gaude lan honetan murgilduz gero, zalantza berberekin aurkituko zinatekeela. Horregatik, eta hizkuntza bera ere, anitza eta etengabe gaurkotzen delako,   esan daiteke gure sailkapena hurbilketa dela, ezinezkoa baita aldagai guztiak kontuan hartzen dituen sailkapena egitea.

Esan behar da aurkeztutako testuak hizkuntza idatzian lantzeko direla, ulermena zein ekoizpena .

Konturatuko zarete sailkapena osatu gabe dagoela. Proiektu hau irekitzat jotzen dugu, hori dela eta zuen laguntza ezinbestekoa ikusten dugu DBH-rako egin nahi den korpus testuala osatzeko;  euskaraz,  gazteleraz zein ingelesez eta baita lehen hezkuntzako ikasleentzat ere.

Proiektu hau gauzatzen lagundu nahi baduzue, bidali aurkitzen dituzuen testu interesgarriak “Ekarpenak” sailaren bidez.

Sarrera hau ez dugu amaitu nahi lana egiterakoan begi bistan izan ditugun nahiak esan gabe:

  • Gure asmoa beti izan da jatorrizko testuaren formatoa mantentzea, baina  hori ezinezkoa egin zaigu Interneten agertzen diren testuek egitura hori errespetatzen ez dutelako.

  • Nahiz eta literatura eremuan testu ugari egon, gure bilduman ez dute agerpen garrantzitsurik, erraz aurki daitezkeelako edozein testu liburutan.

  • Pertsona arteko harremanetako eremua ere ez dago hain osatua. Guk aukeratutako testuak idatziak direlako eta eremu honetan ekoizten direnak, gehien bat, ahoz ekoiztuak dira .

  • Testu gehienak Internetetik atera dira eta gune horretako orrialdeak gaurkotzen direnez, gerta daiteke guk emandako helbidera jotzerakoan, kenduta egotea.

Lan hau “korpus testual” baten hasiera baino ez da, irakaslegoari zabaldua , testu interesgarriak, egokiak, aproposak gehitzeko.

Agur bero bat.

 

 

Testua.

Ohizko esanahia: Zati idatzia

Esanahi teknikoa: (Testu linguistika): komunikazio unitatea edo komunikazioko egintza osoa, edo bere emaitza. Testua ez dute definitzen bere luzaerak ez bere osagarriek, baizik eta bere komunikatzeko xedeak.

Testuak komunikazio egoera baten emaitzak dira.

Adibidea: testu bat izan daiteke agur txiki bat edo eleberri luze eta korapilatsua, ohar bat, poster bat, eskutitz bat, berri bat, hitzaldi bat, azalpen idatzi bat… Testuen aniztasuna komunikazio egoeraren osagarrien aniztasunean oinarritzen da. Edozein kasutan, gure programazioak testuen aniztasuna kontuan hartzeko, ondoko baldintzak bete behar ditu:

  • Ahozko testua eta testu idatziak lantzen dira.

  • Eremu desberdinetako testuak lantzen dira.

  • Testu mota desberdinak lantzen dira.

  • Testu genero desberdinak erabiltzen dira.

  • Testuak aukeratzerakoan, ikasleen komunikazio beharrak kontuan hartzen dira.

  • Testuen jatorrizko formatua mantentzen da.

  • Ikasleek testuak ekoizten dituzte.

  • Testuak esanguratsuak eta funtzionalak dira..

 

Testu errepertorioa.

Ulertu zein ekoiztu ahal dugun testu errepertorioa gure komunikazio gaitasuna baino ez da. Eskolaren eginbeharra ikasleen testu errepertorioa handitu eta hobetzea da. Horretarako lehen erabakia izango da etapa, ziklo edo kurtso bakoitzean landuko diren testu generoak aukeratzea,  ahozko testuak zein testu idatziak, ulertzeko zein ekoizteko testuak…

 

Testu tipoak:

Gizakiok hitz egiten edo idazten dugunean hitzez “gauza batzuk” egiten ditugu. Hitz egitean edo idazterakoan informatzeko, konbentzitzeko, kontatzeko, deskribatzeko, aholku emateko, zerbait lortzeko... hizkuntzen testu aniztasuna erabiltzen dugu. Horregatik, Testu Linguistikak ahaleginak egin ditu gizakiek haien elkarreraginetan erabilitako testuak sakonki aukeratu eta sailkatzeko.

Irakaskuntzan, Jean Michel Adam.ek proposatutako testu tipologia oso erabilgarria izan da, erreferente teorikoa bihurtuz. Adam-ek oinarrizko bost testu tipoak bereizten ditu: narratiboak, deskriptiboak, azalpenezkoak, argudiozkoak eta irakasbidekoak. Testu tipo hauen sailkapen irizpideak testu zehatzen xedearekin zer ikusia dauka. Esate baterako, testu baten xedea hartzailea zerbaitetaz konbentzitzea bada argudiozko testua da. Testu batek xede desberdinak baditu, sailkatzerakoan, xede nagusia eredutzat jotzen da.

  • Narrazio testua: errealak zein asmatutako ekintzei buruz informatzea da bere xedea.

  • Deskribapen testua: pertsonak, lekuak, gauzak etabar nolakoak diren adieraztea da bere funtzioa. Gehienetan, beste testu tipoen “barruan” agertzen da, eta bigarren mailako funtzioa du, nahiz zeta noizbehinka funtzio nagusia izan.

  • Irakasbide testua: bere xede nagusia besteen jokaera bideratzea, aholkatzea eta agintza da.

  • Azalpen testua: helburu didaktikoa du, eta bere xedea besteak informatzea eta zerbait ulertaraztea da (ideiak, kontzeptuak, ekintzak…)

  • Argudio testua: Bere helburua ideia propioak defenditzea eta kontrako ideiak eztabaidatzea da, hartzaileak konbentzitzeko asmoz.

Testu generoak.

Gizarte bakoitzean hizkuntza erabilpenari esker finkatutako testuak dira. Amaigabeko zerrenda osatzen dute eta ikasleei egokitutakoak aukeratu eta bildu ditugu. Dena den, ez dituzu aurkituko dauden testu genero guztiak, haiek biltzea ezinezkoa delako. .

Testu generoak komunikazio egoerekin lotzen dira, eta sailkapenik espezifikoena osatzen dute.Testu bati buruz hitz egiterakoan, lehendabizi bere generoa aipatzen dugu: berri bat, erreportaia, komikia, legea, debatea, eleberria, agurra, eskutitza, oharra, erreziboa, errezeta, iragarkia…...

Generoak ikusi

Erabilpen eremuak.

Testuak giza bizitzaren eremu desberdinetan erabiltzen dira erabilpen eremuak deitutakoak:. Bi irizpide hauek elkartzerakoan, testu tipoak eta erabilpen eremuak, testu generoen sailkapena lortzen dugu, eta sailkapen hau arloko kurrikulumean landuko diren testuak aukeratzeko zein sailkatzeko oso interesgarria da, zeren, dakizuenez, hizkuntzen OCD-aren edukien multzoak erabilpen eremuak dira eta eremu bakoitzaren testuen ulermena zein ekoizpena proposatzen da.

Testuen sailkapen lan honetan, erabilpen eremuak izendatzeko ondoko izenak erabili ditugu:

  • Hizkuntza giza komunikabideetan.

  • Hizkuntza pertsona arteko harremanetan.

  • Hizkuntza Literaturan.

  • Hizkuntza Instituzioetan.

  • Hizkuntza Irakaskuntzan.