HASIERA SARRERA  GALDERAK BALIABIDEAK GALDERA HANDIA EBALUAZIOA GIDA DIDAKTIKOA

SARRERA

 

Basatxoritxu, itsasoan laino dago,..

Denok entzun ditugu abesti horiek, era askotako bertsioetan: kantuan, musika-tresna taldeak jota, pianoan... belaunaldiz belaunaldi transmititu diren abestiak dira eta Aita Donostia bezalako musikariei esker dugu gaur egun horiekin gozatzeko aukera.

Aurton oso modu berezian gogoratuko dugu Aita Donostia, beraren heriotzaren berrogeita hamargarren urteurrena  izan baita (1956ko abuztuaren 30ean). Gure musika herrikoiaren ikertzaile handia izateaz gain, musika genero guztietako lanak utzi zizkigun. Aita Donostiaren heriotzaren urteurrena gogoratuaz beraren bizitzari eta egin zuen lanari buruzko ikerketa lana egiteko aukera paregabea duzu proposamen didaktiko honetan

Hauxe egingo duzu:

 Galderak atalera jo eta bertan dituzun galderak erantzun.

Galderen erantzunak BALIABIDEAK izeneko atalean dauzkazun helbideetan bilatu.

GALDERA HANDIA atalean lantxo  bat egiteko jarraibideak topatuko dituzu.

Azkenik, EBALUAZIOA atalean zure lana ebaluatzeko irizpideak daude.