HASIERA

SARRERA  EGINBEHARRA proZesUA BALIABIDEAK eBALUAZIOA ONDORIOA  GIDA DIDAKTIKOA

SARRERA

 

 

 

Juan Crisóstomo de Arriaga  musikaria luzaroan egon da ahaztuta; izan ere bere musika-lanak oso gutxitan interpretatu dira eta ia ez dago musika horren grabaziorik. Beethoven,  Schubert,  Mendelssohn, Rossini  eta beste musikagile ospetsuen garaikidea izan zen eta sotiltasunez beteriko lanak konposatu zituen,  inspirazio eta edertasun handikoak.

1806ko neguan jaio zen Bilbon, baina handik  gutxira, hamabost urterekin,  Parisa joan zen aukera berrien bila. Oso gazterik hil zen, 20 urte zituela. Arriagaren gauza guztiak bi kutxa handitan bidali zituzten Bilbora eta luzaroan egon ziren gordeta, zabaldu barik. Gainera, beste zenbait gertakariren kausaz, barruko gauza asko hondatu eta galdu egin ziren.

Webquest honetan honen guztiaren berri izango dugu; izan ere, 

" Arriagaren aztarnen bila"   arituko gara.