HASIERA

SARRERA  EGINBEHARRA PROZESUA BALIABIDEAK EBALUAZIOA ONDORIOA  GIDA DIDAKTIKOA

EGINBEHARRA

 

Udaleko kultura zerbitzuek omenaldia egingo diote Arriaga musikariari. Omenaldirako,  erakusketa didaktikoa eta  oroitzapenezko kontzertua antolatuko dira musikariari eta bizi izan zen garaiari buruz. Zuen ikastetxeari laguntza eskatu diote erakusketarako informazio panelak egin eta kontzertuko edukien berri emateko.

Web quest honetako Prozesu orrian dauden lau jarduerak burutu beharko dituzue, bertan proposatzen zaizkizuen web helbideetan kontsultatu ondoren. Fitxa guztiak Ebaluaziorako aurkeztuko duzuen disketean gordeko dituzue.

Lana gauzatzeko, hiruko taldeak antolatu eta sei aste izango dituzue.  Besteak beste, taldekideen parte hartzea baloratuko da eta  aurkeztutako  lana kide guztien ekarpenen emaitza izatea.