ONDORIOA

hasiera

sarrera eginbeharra prozesua baliabideak ebaluazioa ONDORIOA gIda didaktikoa

ONDORIOA

 

Historiak eman duen musikaririk handienetako bat ezagutu eta berak sortutako musikaz gozatu ondoren, orain zenbait hausnarketa egiteko garaia heldu zaigu.

Egiaztatu duzue musika onak, kalitatezkoak, ez duela garairik. Web quest honetan  entzun dituzuen pieza asko beste leku batzuetan entzunak dituzue, telebistan, irratian, zineman..., ezta?

Bestalde, ikusi duzue eta jakin badakizue  arte bizitza ez dela bizibide erraza izaten. Arrakastaren atzean, aparteko gaitasuna bai, baina  lan eta ahalegin handiak  daude.

Pertsonaia berezi hauek ere, guk bezalaxe,  kezkak, poztasunak eta sufrimenduak dituzte... Ez duzue uste Mozart  gaur eguneko musikaria  izan daitekeela?

Honelako pentsamenduak eta beste batzuk ere idatz ditzakezue Word fitxa batean  "Hausnarketak" izenburupean  eta  gainontzeko materialekin aurkeztu  ebaluaziorako disketean.