hasiera

sarrera  eginbeharra prozesua baliabideak ebaluazioa ondorioa gida didaktikoa

EBALUAZIOA

Fitxak aurkeztu ondoren,  hemen dituzuen irizpide eta puntuazioen arabera ebaluatuko da zuen lana.

ebaluazio fitxa

 

1 Gutxi landua 

hobetu beharra

2  Gutxi gora behera landua

3  Ondo landua

4 Bikain landua

Puntuazioa

Informazioaren bilketa eta antolaketa

 

Bildutako informazioak ez dauka loturarik eskatutakoarekin.  

Informazio gutxi eta gaizki antolatua.

 

Proposatutako aktibitateak garatzeko informazioa egoki bildu da eta logikaren arabera antolatuta dago.

Bildutako informazioa oso  ondo jasota dago eta primeran antolatuta, horretaz gain, lanak  originaltasuna eta sormen gaitasuna erakusten ditu.

 

IKTen erabilera

Taldeak ez ditu proposatutako estekak ondo erabili eta ez du eskatutako  materiala bildu.

Interneteko helbideetara apenas jo dute eta ez daude eskatutako material guztiak.

Jasotako informazioa  proposatutako web helbideetatik lortu da. Material guztiak dauzka.

Lanak dituen materialak kalitate handikoak dira. Informazioa proposaturiko esteketatik lortu da;  horretaz gain, beste estekaren bat  ere proposatzen da.

 

Talde dinamika

Taldekideak ez dira bat etorri lana antolatzeko unean. Taldekide batzuek ez dute ia ekarpenik egin eta lan giroan, oro har, errespetu faltak, kritikak eta eztabaidak izan dira nagusi.

 

Taldekideek, denak ados,  lanaren banaketa egin dute. Denen ideiak eta iritziak errespetatu dira. Kide bakoitzak berari dagokion lana burutu du, baina kohesioa falta izan da  eta batera hartutako erabakien bidez sortutako lana barik, lan zati desberdinen metaketa dela esan daiteke.

Taldekideek,  ados, lana banatu dute dute eta kide guztien iritziak errespetatu dituzte. Aurkeztu duten lana koherentea da eta lan taldea osatu dutela antzematen da. Kooperazio lana izan da.

 

 

Taldekideek, ados, lanaren banaketa  egin eta ekitatea izan da nagusi. Denen iritziak errespetatu dira eta elkarri lagundu diote. Lanak koherentzia du eta taldea kooperazioan aritu dela antzematen da,  kalitatezko produktua lortzeko ahalegindu baitira.

 

 

Lana  

Lana gaizki aurkeztuta eta edukiari dagokionez, informazio gutxi.

 

Lanaren aurkezpena ez dago txarto, baina informazioa, edukia, gaizki antolatuta dago eta gaizki idatzita (zuzentasun akatsak ditu).

Aurkezpen egokia  du eta informazioa logikaz antolatuta ,  txukun dago.

Aurkezpen oso zaindua, txukuna eta ederto antolatua eta idatzia.

 

Musika bidaiaren antolaketa

Ez da ekitaldien eta jardueren planifikaziorik aurkeztu.

 

Proposamenetan ageri diren musika ekitaldiek ez dute loturarik eta informazio gutxi ematen da.

Planifikazioa oso ondo egituratua dago eta ekitaldi interesagarriak proposatzen dira.

Oso ondo planifikatutako programazioa. Ekitaldiak oso  interesgarriak dira eta horretaz gain, iruzkinak egiten dituzte.

 

ESTIMAZIO ESKALA

 

Gutxi landua

Gutxi gora behera landua

Ondo landua

Bikain landua

PUNTUAK

5

6-10

11-15

16-20