Saltatu nabigazioa

Argitaratu: adibide bat

Atxikitako artxiboa (Gehienez 50 MB)

 OHARRA: Fitxategi bat igo behar baduzu, ordenagailuan egon behar du; ezin da bidali Interneteko zerbitzu batetik (Drive, Ondrive, Dropbox…), aldez aurretik zure ordenagailuan deskargatuta egon behar du.

 Fitxategi baten igoera, urratsak:Fitxategia Igotzeko menuaren irudia

 

Esan dugun bezala, fitxategia lokalean egon behar du eta aukeratu ondoren, Hurrengoa aukeran klikatu behar duzu, aurrera egiteko.

Baliabidea igotzerakoan propietateak idazteko menuaren irudua.

IZENBURUA

Hemen baliabideari dagokion izena ipiniko dugu.

Plataformak, lagundu nahian, fitxategiaren izena jarriko du. Kasu gehienetan aldatu edo moldatu beharko dugu.

Beraz, ipini argia, zehatza eta esanguratsua den izenburu bat.

Kontuan hartu Amaraunak izenburu horretan agertzen diren hitzak indexatu egiten dituela, hau da, bilaketetarako erabiliko dituela.

Oharra: Materiala, berezko izenburua badu, mantendu egin behar da ahal den neurrian. Izenbururik ez badu, argia eta laburra jartzen saiatuko gara.

Adibide zuzena

Baliabidea igotzerakoan deskripzio batean idatzitakoaren adibide zuzenaren irudia.

Adibide okerra

Baliabidea igotzerakoan deskripzio batean idatzitakoaren adibide okerraren irudia. 

 

DESKRIPZIOA

Edukiak

Gure ekarpenik inportanteena.

Gogoan izan:

  • Arrazoi teknikoengatik deskribapenetan hizkuntza bakar bat erabili behar da ezinbestez.
  • Baliabidearen hizkuntza edozein izanik ere, deskribapena euskaraz egin
  • Hasierako lerroak baliabideen zerrendan ikusten dira:

Amaraunan zerrendatuta dagoen baliabide bat nola ikusten dan.

  • Baliabidea ikusi gabe bisitariak zer den irudikatu behar du.
  • Amaraunak deskripzio horretan agertzen diren hitzak indexatu egiten ditu. Bilaketetarako erabiliko dira.
  • Eduki semantikoa hemendik erauzten da (Entidadeak= izen propioak, lekuak, objektuak…). Hezkuntza-grafoa horri esker eraikitzen da.
  • Loturak erabiliz baliabidearen kontestuak eskuragarri jarriko ditugu.

Gomendioa

Materiala deskribatzeko abiapuntua (100 hitz inguru):

  • Zer da?
  • Zertarako da?
  • Nori zuzenduta?
  • Nola erabili?
  • Ze webgunean topatu daiteke?
  • Materiala beste hizkuntza batean badago, aipatu eta lotu.

 OHARRA: materialak bere deskribapen propioa badu, aprobetxatu.

 Adibide zuzena

 Deskripzio-testu egokiaren adibide zuzenaren kaptura.

Adibide okerra

Deskripzio-testu egokiaren adibide okerraren kaptura.

Itxura

Deskripzioa egiteko web editorea erabiliko dugu. Paragrafoak, buletak, loturak… erabiliz forma emango diogu gure azalpenari.

Irudiak txertatu

Baliabideari irudi bat egokitzea oso inportantea da. Alde batetik. balibadieen zerrendan erraz identifikatzeko, eta bestetik, deskripzioa aberatseko. Baliabidearen IRUDIA gehitzeko (dokumentuaren azala, adibidez) deskripzioan txertatuko dugu editorearen ikonoan sakatuz.  Irudia kargatzeko menuko botoiaren irudia.

Deskripzioan jarritako irudi baten adibidea.

Gure irudia oso handia bada, eskuineko botoiari eman eta ondoko aukera hauek izango dituzu: irudiaren ezaugarriak aukeratu...

Irudiaren gainea eskuineko botoiari emandakoan menuaren irudia.

 ...eta nahi duzun beste txikitu.

Irudiaren ezaugarrien menuaren irudia.

Oharra: Deskripzioarako aukeratutako tamainak ez du eragiten baliabideen zerrendan agertzen denarekin, kasu honetan automakioa da.