Saltatu nabigazioa

Kategoriak

Baliabideak plataforman ordenatzeko/sailkatzeko kategoriak erabiltzen dira.

Baliabideen bilaketak egitean iragazkiak balira bezala baliatu daitezke.

Amarauneko komunitate bakoitzean administratzaileak zehazten ditu.  Komunitate nagusian Berritzegune Nagusiko talde batek landu zituen. Oraindik ere ez dira baztertzen aldaketak egitea atal honetan.

Berritzeguneetan, momentuz, 4 kategoria nagusi hauekin lan egingo dugu: 

  • Gaiak
  • Hezkuntza mailak *
  • Hizkuntza *
  • Baliabide mota *

.

Kategorien menuaren irudia.

 

Kategoria bakoitzean azpikategoria bat edo gehiago hautatu daiteke. Adibidez:

  • Gaiak: matematika eta ekonomia
  • Hezkuntza-mailak: batxilergoa
  • Hizkuntza: euskara
  • Baliabide mota:
    • Baliabidearen formatua: aurkezpena
    • Baliabide didaktikoa: tutoriala

 Gainera, azpikategoria batzuk atal zehatzagoak izan ditzakete.

Ikus ditzagun.

 "Gaiak”

Baliabide didaktikoa denean ezinbestekoa izango da gai batekin edo batzuekin kategorizatzea. Baina, beste baliabide batzuk ez dira lotuko gai zehatz batekin, horregatik kategoria hau ez da derrigorrezkoa.

  • + ikurra dutenek azpikategoriak dituzte. Ez badago oso garbi ez du merezi azpikategoria zehatz batean kokatzea.

Kategorien zerrendaren irudia

 “Hezkuntza-mailak” *

Baliabide bat ez badago lotuta hezkuntza-maila batekin Hezkuntza komunitate osoa aukeratuko dugu. Oinarrziko  hezkuntzan hezkuntza-maila baten barruan materialari dagokion zikloa zehazteko aukera izango dugu.

(*) Derrigorrezkoa da baten bat aukeratzea.

Hezkuntza-mailen kategorien zerrendaren irudia

Hezkuntza-mailen kategorien zerrenda desplegatua.

“Hizkuntza” *

Baliabidearen hizkuntza zehaztu behar dugu. Baliabidean hizkuntza bat baino gehiago badaude behar diren guztiak markatuko dira.

(*) Derrigorrezkoa da baten bat aukeratzea.

Hizkuntzen kategorien menuaren irudia.

 

“Baliabide mota” *

Izaera diferenteko hiru multzotan sailkatuta dauzkagu aukerak. Horrek ez du esan nahi hiru multzotan aukeraren bat seinalatu behar dugunik.

  • Baliabidearen formatua: baliabidearen izaera fisikoa adierazteko.
  • Baliabide didaktikoa: bada nolako aktibitate mota den.
  • Eskolako dokumentuak: hezkuntza funtzionamendurako erreferentziazko dokumentazioa sailkatzeko.       

(*) Derrigorrezkoa da baten bat aukeratzea.


Baliabide mota kategorien zerrenda.

Baliabide kategoriaren menuaren irudia.