AMARAUNA plataformak titulutik eta deskripziotik erauzten du informazioa, bai bilaketak errazteko (plataforma barruan zein kanpoko bilatzaileetan) zein hezkuntza-grafoa osatu ahal izateko. Baina, oraindik ere, aukera ematen digu guk uste dugun entitateekin harremana egiteko etiketak gehituz. Guk jarritako etiketen arabera bilaketak bideratuko dira eta hezkuntza-grafoko harremanak ezarriko dira (azken kasu honetan, momentuz, espainolez eta ingelesez jarritako etiketak bakarrik erabilgarri dira).
Plataformak lan hori erraztu asmoz etiketen proposamenak egiten dizkigu. Onartu edo baztertu ahal ditugu eta gureak jarri.
Gure adibidean:
Kasu hauetan ematen dizun etiketa ezabatu beharko duzu eta etiketen zerrendan bilatu ondo datorkizun bat. (Proposatutako ETIKETEN ZERRENDA)
Gerta daiteke ere, programak berak proposatzea etiketa batzuk; begiratu arretaz, agian baliozkoak zaizkizu proposamenak.
Bertan ez baduzu egokia topatzen, berri bat txertatu beharko duzu.
Oharra: Gomendagarria litzateke etiketak hizkuntza desberdinez jartzea: gaztelaniaz eta ingelesez. Horrela, sortzen den hezkuntza-grafoa aberatsagoa suertatuko litzateke.